Arrasate (Gipuzkoa)

Anaia eta lehengusina bonbak jota hil

Anaia eta lehengusina bonbak jota hil Bonba batek etxea zulatu zien eta anaia eta lehengusina bonbardaketan hil ziren. 1937ko martxoan berriz ere etxera itzuli zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-177-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bonba batek etxea zulatu zien eta anaia eta lehengusina bonbardaketan hil ziren. 1937ko martxoan berriz ere etxera itzuli zen.

Transkripzioa

-Ze rekuerdo daukotzu zuk, gerra denporakua?
-Jolin.
-Zuen etxien edo etxe inguruen bonbarik edo jausi zan?
-Bai, geure etxien be bai. Bonba bat... jo auen ta etxien holakotxe bokete [...] haundi bat ein uskun, ta gero fan gitzen, ba, nire amen etxerutza.
- [Alera]?
- Bai, Ale. Hara fan gitzen. Ba bittartien, ba, han ezin leikien egon, ze tiruek beti "pom, pom” tiro danak hara [jatozan]. Eta gero, ba, hantxe egon gitzen hasta, militarrak juan arte, hasta… abanzie izen zan "el treinta y uno de marzo del 37", ta ordura arte han egon gitzen. Ta ordurako gero hormiai zera ipini utsien, tapau auen bere boketiori ta atzera etxera, bertara.
-Etxe barrua ez eben apurtu bonbiak? Zulue bakarrik?
-Ez. Zulue, pum! Ta zera. Eta gero nire anaia, bat, anai bat neuken lau urtekua, ta bonbardeuan hil zan.
-Kontxo, han etxien jausi zan bonba horrek harrapau ein eben?
-Bai.
-Ta zer zan, zu baiño gaztiaua?
-Bai. Nik ordurako... nik hamalau urte nauken… hamabost urte nauken nik!
-Ta anaiek?
-Anaiek lau, lau.
-Lau urte? Joe. Ta bera bakarrik euen etxian edo?
-Ez, kalien, hantxe zerien, kalien, hantxe etxe aurrien. Ta metrailliek…
-(Senidea): Bera ta bere lehengusiña.
-Bera ta beste lehengusiña bat.
-Ha be umia?
-Bai. Bai, ha be bost urte, sei urtekue, ez dakit.
-(Senidea): Manueltxo.
-Bai.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia