Arrasate (Gipuzkoa)

Zerrajeraren ekoizpena, zerrailez gain

Zerrajeraren ekoizpena, zerrailez gain "Unión Cerrajera"n zerrailez gain, erramintak, butanoak, gurpilak eta beste gauza asko egiten ziren. Lan-prozesua azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-177-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
"Unión Cerrajera"n zerrailez gain, erramintak, butanoak, gurpilak eta beste gauza asko egiten ziren. Lan-prozesua azaltzen du.

Transkripzioa

-Zu han "Escuela de Aprendices"en hasi ziñanian, ondiok be armak eitten... edo proiektilak eitten euzen Zerrajeran?
-Ez, a, bai ba! Ez, hasi gitzenien ez. Orduentxe itxi fabrikaziñuari ta treinta y nuevien gerria bukatu zan ta gu hasi gitzen eskolan.
-Eta gero ze produzitten jarraittu eben Zerrajeriak?
-E?
-Hortik aurrera Zerrajeriak ze produzitzen...
-A zerak, atzera gero serraillak eitten, ta zerien. Fuera. Ia gerriek ez auen biher, bonbaik ez auen biher ezetako.
-Eta zu ibilli ziñan orduan serraillak…
-Bai, serrailla, ta laminaziñuan ta, hor danien.
-Serraillak aparte Zerrajeriak beste ze lan, beste ze produkziño euki dau [...]?
-Zerrajeriek orduen eitten zittuen, kataloguen auken bi milla ta piku klase serrailla. Eitten zien "de todo". Hasta matxetiek, "caña de azucar" ebaitteko Kubarako be bai.
-Oseake erraminttak be eitten zan orduan.
-Bai. De todo.
-Baiña aizkora ta atxur ta holakorik?
-Ez. Hori Oñatin.
-Klaro, hori guk eitten geben...
-Hori Oñatin, Oñatin.
-Baiña matxetiak be Oñatin be eitten zian.
-E?
-Oñatin be eitten ziala matxetiak.
-Bai.
-Ta zuek itten zittuein serraillak, matxetiak eta beste zer? beste erramintta klaserik?
-Ez dot uste. Baiña asko. Klase asko.
-Eta hor ze eitten zan, flejia ekarri eitten zan, edo bertan eitten zan flejia edo?
-Ez. Bergaran, Altos Hornosen eitten zan flejia. O sea, totxua, ta gero laminau flejia. Hotzien… o beruen esan gure dot /gurot/. Beruen. Ta gero ekarten zan Zerrajerara flejia ta hor hotzien laminetan zan.
-Gero serraillak eitteko.
-Serraillak edo gure dana, ta klientiek be bai. Ta fabrikak be, fabriketara.
-A, handik laminaziñoko asko eindda gero zueik hotzien zeueik eitten zotsain…?
-Karo. Haik beruan. Han eitten zittun, fundiduten auen, totxuak atara, eta gero laminau eitten auen. Beruen. Labien eukitta, gori-gorixa zala, zera, laminau. Baiña gero harek, ha flejia ,egoten da neurrixak be karo… ta gero egoten da flejia kaskarilliekin ta zerakin. Ta gero hamen dekapetan zien azidotan haik rolluak, eta laminau, neurrixetara, enpresetarako.
-Oseake, orduen, serraillak aparte laminaziñoko lanak…
-A, bai, bai. Bueno, hamen eitten zien serraillak aparte gero gauza asko. Butanuak eta. Bueno. Ta erruberak kotxiendako ta.
-Llantak?
-Llantak.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia