Arrankudiaga (Bizkaia)

Txondor-lekua prestatzen: larraina

Txondor-lekua prestatzen: larraina <p>Mendian lau-une bat egiten da, "zelaixe", txondorra egin ahal izateko, larraina ("larrena") esaten zaio. Okindegietarako, plantxetarako eta abar erabiltzen zen ikatza.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mendian lau-une bat egiten da, "zelaixe", txondorra egin ahal izateko, larraina ("larrena") esaten zaio. Okindegietarako, plantxetarako eta abar erabiltzen zen ikatza.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zelako lekue izeten zan? Txondorra zelako lekuen altzetan zan?
-Landa… holan. Aitixu, mendixe igual aldatsa ixiten zan, baie iten zan larrena, larrena esaten jakon, atxurrekaz eta ondo, larrena, zelei-zelei..., aurek bihar daudena ta gehixo nobera ibiltekoa. Ta han zelei-zeliexen iten zan, hombre, Iruantzeta mendixe geituten (deituten) zan, oin be geituten da Iruantzeta, ta han eiten da, zelei-zeleixen in bihar da hori e? zelei garbi-garbixen, zelei-zeleixen iten zan ta elegante. Biximodu polite.
-Ta iketz hori zetako erabiltten zan?
-Ordun? ordun zetako? Ba ordun panaderitako eta etzetako be bai. Etzietan be. Gauk be hori gastetan gindun ordun. Plantxak, plantxak bakixu, plantxeu ba plantxea, ta han hori iketzori sartu; eta ona. Hori gauza askotako ixiten zan.
-Orduen, zuen etzeko jornala hori zan?
-Bai, horixe, horixe.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia