Arrankudiaga (Bizkaia)

Senarra eta alaba hil leuzemiaz

Senarra eta alaba hil leuzemiaz <p>Ugaoko mutil bat izan zuen senargai, baina tronbosi batez hil zen. Gero ezkondu egin zen; senarra eta alaba txikia hil zitzaizkion leuzemiaz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ugaoko mutil bat izan zuen senargai, baina tronbosi batez hil zen. Gero ezkondu egin zen; senarra eta alaba txikia hil zitzaizkion leuzemiaz.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta gero ba bueno, hogei urtegaz ta hasi nintzen mutil betegaz. Ta hil zen, Miravallesekoa. Bai, mutille majoa, Aldean (?) baserrikoa. Emon otsen “un paro cardiaco”, aitixu, gazterik eta hil zen. Bueno, gero ezkondu nintzen… gero hemeko bategaz ezkondu nintzen e? Hor barriadako bategaz.
-Zeberioko bategaz?
-Bai. Ezkondu nintzen ta ya daroadaz nik berrogeta hamalau urte alargun. Hil jatan gixona, leuzemia. Ta ordun, oin berrogeta hamabost urte ez zan egon medizinarik, ezebez. Bai, pastillan batzuk ta bueno. Ospitalien Basurtun, ordun Basurtu baiño ez zan egon. Ta aukin nindun alaba bat, ta alabiek eukon… ekarri aun aiten odola. Ta alabie be hil, hille bigez. Ta orduntxe enterau, ze leuzemia traidora da e? horrek ez deuko minik… gixona geixorik dauela.
-Alabie hilde?
-Klaro. Ze Ospaditzak… zuk entzutie badaukozu /baokozu/? Ospaditza, el Doctor Ospaditza.
-A! Usparitxa.
-Hori Osparitza edo hori. Oin hil da, ointxe hil da, hillebete edo holan. Horrein klinikan egon nintzen Zabalburun. Horrek aukin aun Zabalburun klinikie eta han egon nintzen. Eta esan osten, “¿habéis hecho los análisis algún día?” aber in badoguzen /buzen/. Ba ezetz, ezetz, ez klaro. Hak erdera. Ta esan otsen, bueno ba oin in bihar dozuz /biozuz/. Ein ginduzen ta haintxe atara otsen /ataotsen/, haixe medikuek, leuzemia. Ta esan otsen, “y tu hija va a morir de eso”. Ba ixin de bera zera e? Ze pentsetan dozu ba! Ta “cielo con tierra” baia aurrera.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia