Aitarekin ikazkin Pagasarrin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AKU-001-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Hiru hilabete egin zituen hiru urtez jarraian Pagasarri mendian aitarekin ikazkin, nebak gerran zeuden bitartean. Ama astean behin etortzen zitzaien janarekin eta arroparekin.
- Auzoa: Zollo
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 24a
- Iraupena: 0:01:14
- Erref: AKU-001/009
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Lanbideak » Antzinako lanbideak » Ikazkinak eta txondorrak
Transkripzioa
Aite ikazginen. Eta nauk be, esango dotsut /esangotsut/, hiru hilebete in nauzen basoan, mendixen aitegaz iketza eiten. Ama etorten zan astien baten, nik aukin ninduzen orduen nebak gerran, hamahiru urtek eta ikezginen aitegaz. Ze lagune bihar auen, zuk hori ez dakizu zer dan be. Txondorrak ein egurregaz ta gero bueno… ikezginen. Hiru hillebete, zuk monte Pagasarri ez dozu ezetu?
-Bai, bai.
-Entzun bai?
-Bai, bai. Egonda be bai.
-Bueno ba, Pagasarriko azpien. Eta Pagasarriko landara, han iturrixe, hara joaten nintzen ni han iturrixe ur eske edateko bai. Ba hantxe, azpien eukin gindun mendixetan. Ta ikezginen. Ta ama etorten zan astien baten, zapatutan, ba jana ta dana ta nauri be braga batzuk ta holan. Baia holan bragak ta errekatxarkoan. “¿Ya sabes lo que es errekatxarkoa? riachuelo”.
-Bai, bai. Bueno, han garbitu ta haik imini. Zer ba! Ta hemen, oin larogeta hamar urtegaz hemen, elegante.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!