Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Elgeako azken euskaduna

Elgeako azken euskaduna <p>Gerraostean, Ozaeta eta inguruetara joaten zen guretik jendea erdara ikastera. Elgeako azken euskal hiztuna, Sasiain baserriko aitajauna, Pedrok ezagutu zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraostean, Ozaeta eta inguruetara joaten zen guretik jendea erdara ikastera. Elgeako azken euskal hiztuna, Sasiain baserriko aitajauna, Pedrok ezagutu zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduen Ozaetan, Ozaetan hemendik jentia dana horra erderaz ikastera faten zan gerraostien, gure gazte denporan be, e? Nik hor euskeraz itten ebena azkenengo, “el último suspiro del euskera”, Elgean, Zaziain, hango aguriak itten eben bakarrik euskeraz. Ni mutikua nintzanien gu horra faten gitzanien. Haretxek bakarrik e? Arabarra.
- Arabarra eta euskalduna.
- Bai, euskalduna, baiña politto beste bat edo bik be bai, apur bat bai, baiña harek formal.
- Zaziain esan dozu?
- Bai, Zaziain baserrixa zan, Zaziain esaten otsen, baiña oin ez da bizi iñor, ha etxia hango alabia-eta Ozaetan-edo bizi dira.
- Hori Zaziain hori zan Ozaetako baserri bat?
- Ozaetakua ez, Elgeakua zan hori, baiña gero hango famelixia alabok edo zerok oin Ozaetan bizi dira. Hori Elgeakua, Elgean gorengua, mendi alderakua, Araba aldera, Elgeako goixen goixenien euen etxia.
- Zuk esan dozu zuk ezagutu zebela horko azkenengo euskaduna. Hori zenbat urte zeukatsula zeuk?
- Ba nik hamahiru-hamalau-hamabost urte, holako bat. Bestien be euskalduna egonda euen, Altube be, egurretan hemen ibiltten dana Elgeakua. Haren aittajuna zerekua zan, Ugastegiko Goikoetxekua, bai, eta hango zerak be euskeraz itten eben, nik entzunda neuken horri zeorri, Ugastegiko Goikoetxekua Koruetan bizi zana Emeterio. Harek txarrixari jana, gazuria edo zerbait berua bota eta kurrixka baten txarrixok eta, berua jak, errezau! Poloni edo zan andriorren izena, eta tia Polonik zela esan utsan txarrixari, “berua jak, errezau!” Esan utsela.
- Txarrixari? Zaziain baserri horretako zuk esan dozu, aittajuna ya?
- Aittajuna bai, hemen Peñakulokua euen kriau bertan, hemen Mendiolakua, ha be euskalduna eta haren etxian euskeraz itten zan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia