Goroetako eskola eta maisuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-036-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Goroetako eskolan ikasi zuen, Don Genaro Unda maisuarekin lehenengo, eta Don Bonifacio Arenazekin geroago. Don "Boni"ren jatorri bitxia azaltzen digu. Nazionalek Etxebarri etxean izan omen zuten biltegia gerra garaian. Doktrina eta hiru erregelak ikasi zituzten eskolan. Gerra denboran ez zuten eskola askorik izan.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 07a
- Iraupena: 0:02:33
- Erref: ARE-036/005
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Esan dozu sei urtekin in zebela leheningo komunixuori, ezta?
- Sei urte in barik neuken artien.
- Eskolan noiz hasitta?
- Eskolan han faten gitzan, makillakada batzuk hartu eta dotriñia eta zera erakusten ta ezebez, faten gitzan abariorreana. Han ibiltten zan orduen abariori danak jo-ta aurrien zittuela, egur baten. Harek astokerixak haundixak itten zittuen, e?
- Zuek zer zekatsuein, Koruetan zekatsuein eskolia ala Azatzan?
- Bai, bai, Koruetako han dau onddiok abadiak eskolia emuten euen lekuori.
- Zela esan dozu abarien izena?
- Don Genaro ha, eta ha fan zanian etorri zan Don Boni beste bat, beste satelite bat.
- (…) eta beste satelitiori zela zan?
- “Don Bonifacio Arenaza”
- Hori nungua zan? Horrek apelidua…
- Hori, guri esaten oskuen moduan zan beori abadien semia, bai, Azatzako abade baten semia zala esaten daue danak, zerekuak, lehenauko zaharrak esaten euen. Lehenago orduen itten etsien ba, beste batzueri enkajetan etsien zeori paketiori.
- Baiña Arenaza ez da hemen inguruko apelido bat?
- Klaro hemengua dana, zerekua…
- Bera bertakua zan orduen?
- Ez euken zera, aitten apelidue ez euken. Gero ba zertu otsen beste zer horren, Arenaza bateaz ezkondu zan zeori ta haren apelidua euken, bai.
- Eta dotriñia eta irakurten eta kontuak itten be ikasiko zeuein?
- Baiña zera, sumar edo restar-edo, gure karreria hola akabo zan, holako zeren batzuk, dotriñia…
- Gerra denporan fan ziñan eskolara?
- Gerra denporan orduen han tiroka ebitzela ez, orduen ez zan han eskolarik egon zerien, orduen egon ziren gure zerien, orduen zeori “quince y medio”ko kañoiek zien holakotxe alturako zerak, granada tzaharrak, han Oñatiko sekretarixuak oin etxia egindda dauken lekuen, han euen Etxebarri esaten jakonari, etxezahar bat, han euki euen almazenori. Onddio be, oin etxiori itten eta pantanua egindda in daue harek etxiori han. Deretxua eukien, behian eukien etxia eta. Han onddiok kajak eta han egozen, granada kaja zaharrok eta zerok e?
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!