Argentinara itsasontziz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-035-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jesusaren anaiak Argentinara joan zirenean diru gehiago irabazten zen Jesusa joan zenean baino. Bi bider bidaiatu du Argentinara, bietan San Roque izeneko itsasontzian. Neguan irten Euskal Herritik, eta 15 egun itsasoan pasatu ondoren, Argentinara udan iristeko.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 06a
- Iraupena: 0:03:30
- Erref: ARE-035/017
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Kanpora lanera
Transkripzioa
- Eta orduen esaten auen, nere anaia betik hori buruen eukitten dot, “hainbeste jente nik ezta Euskal Herri danien be ez dot ikusi”.
- Asko fanda orduan, e?
- Bai, jente asko.
- Aurretik fanda be bai.
- Bai, orduen aurretik fanekuek, oin ez doia iñor hara. Oin zela fango da ba? Geruau txarra jarri zan ta.
- Txarretik txarrera fatia be ez da hain…
- Txarretik txarrera; hemen askoz hobeto.
- Bai baiña orduen hemen ez euen ezer ta…
- Hemen gosie jarri zanian, bueno, ni fan nitzanerako be, gauzia txarketan euen, e? Ordurako be txarketan auen e? Nire anaiek fan zirenien esaten auen han sobretan jakuenaz, zela esaten auen harek? Hori da, han sobretan jakuena, hemen irabazten auena zala.
- Kontxo, hori aldia haundixa da, e?
- Hori esaten auen. Bai, orduen bai, orduen bai. Baiña gero, gero etorri zan hor… gero egon biher zitzen betik periodikueri leiduten, aber pesuorrek zenbat bajaten zan egunero, betik horri begire, betik horri begire jentie! Zan ya!
- Golpera galdu eben balore dana, ezta?
- Bai, dana, dana. Betik, esaten dotsut, betik, ez zan besterik, periodikua zabalketan, aber zela dau pesue?
- Zu Argentinara fan zela in ziñan, barkuen edo abioien-edo?
- Barkuen.
- Biaje luzia izango da.
- Bai, eta etorri be barkuen. Eta gero berriz be fan nitzen.
- A bai, e?
- Bai.
- Gauzak ekartera-edo?
- Ez, ez. Bakaziño batzuetan, dendan obrie euen ta esan nosten, lobiek esan nosten, ez dotsu inporta egun batzuk gehixau egoten bazara. Hola fan ta pasau nittun beste egun batzuk barriro.
- Anaia-eta ikusten?
- Bai, klaro, klaro. Bigarren aldixen. Gaiñera fan ta etorri in nauen bixak barku berdiñien. Eta zan barkue “San Roque”. Eta San Roquen fan eta San Roquen etorri in nitzen. Eta azkenengoko biajia esaten auen orduentxe zala San Roqueko barkue ya...
- Gero desguazera?
- Gero itxi zan itteko, honeik itten (di)ttue hola biaje motxak? Zela esaten otsie horreiri? Izen bat esaten otsie ba, faten direnien bakaziñotara-ta…
- A, kruzeruak-eta?
- Kruzeruek. Kruzeruetarako-eta itxi euela gero esaten auen.
- Barku dotoria zan orduen.
- Bai, bai, jente asko gaiñera.
- Zenbat denpora hemendik haraiñoko?
- Ba ziren, zenbat egingo nittuen? Hamabost izango ziren? Egun asko. Hamabost egun uste dot zirela, in gauenak. Hamabost pentsaitten xat. Pentsa eizu, ahaztu itten dire, e? Gauzak, e? Ahaztu itten dire, baiña egun asko, egun asko ziren.
- Aste pare bat itsasuan.
- Bai, Gabonetarako aillegau nitzen hara, akordetan naz. Hara aillegau nitzen uda-udan, hemen neguan urten nauen eta udan aillegau nitzen. Eta bueltan be holaxe etorri nitzen barriro, barriro be han…
- Han negua zala…
- Ez, han udia zala, hona negura etorri.
- Katarrua harrapoko zeben, e?
- Ez, ez dakit, ez naz akordetan katarruaz.
- Hamabost egun itsasuan.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!