Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Euskaldunak Argentinan

Euskaldunak Argentinan 1975. urtearen bukaeran itzuli zen Jesusa Argentinatik. Txiki eta Otaegi hil zituztenean Buenos Airesko Gernikako Arbolaren ondoan protesta-elkarretaratzea izan zuten hango euskaldunek. Urtean behin Argentina osoko euskaldunek hiri ezberdinetan elkartzeko ohitura zuten. Rosario hirian izugarrizko jende pila bildu zela gogoratzen du Jesusak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-035-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1975. urtearen bukaeran itzuli zen Jesusa Argentinatik. Txiki eta Otaegi hil zituztenean Buenos Airesko Gernikako Arbolaren ondoan protesta-elkarretaratzea izan zuten hango euskaldunek. Urtean behin Argentina osoko euskaldunek hiri ezberdinetan elkartzeko ohitura zuten. Rosario hirian izugarrizko jende pila bildu zela gogoratzen du Jesusak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze urte zan, goguan dakotzu Argentinatik bueltau ziñanien?
- Ni bueltau nitzen “setenta y cuatru”en-edo. “setenta y cuatru”en akaberan uste dot.
- Zu etorri eta handik gutxira hilgo zan Franco.
- Han nenguen Franco hil zanien.
- Hirurogeta hamazazpixan xan hil zan Franco, edo hamabostien, ez dakit.
- Ez, hamabostien izango zan orduen. Klaro, ni hamabostien etorriko nitzan orduen azken aldera. Hori da, hamabostien azken aldera. Eta Franco hillebete batzuk lehenau hil zan. Ni han nenguen Franco hil zanien.
- Uste dot zemendixan hil zala.
- Eta han nenguen be bai, zela zan? Bestien… hori afusillau edo in euen hori, etxoin, bai, Franco hil zanien seguru-seguru nauan. Eta han nenguen be bai hemen, Burgosen-edo, hil zittuen afusillau zittuein…
-Txiki eta Otaegi.
- …orduen be bai, orduen fan giñan gaiñera zera, Buenos Airesera “el Arbol de Guernica”-ta dauen leku batera, konzentraziñua itten.
- Euskaldun danak hantxe.
- Bai, haraxe fan giñan, akordetan naz, Euskal Etxeko zerak eta euskaldunok. Hara fan giñela protestie itten.
- Bai, hori izan zan urte bat edo bi lehenago.
- Bai, bai. Hortxe izan zan, baiña akordetan naz zela fan giñen.
- Oseake hemendik hara fandako jentiak beukan… bazekitzuein hemengo barri.
- Bai, bai, bueno, horixe! Segidan, pentsaizu, manifestaziñua ta dana in gauen. Ni urte baten akordetan naz, gu faten giñen igual batzuetan ba, zelebretan, honeik, ni anaiekin-ta faten nitzan ta bai, Rosariora fan giñen. Rosarioraiño-ta, han famelixakuak be bagauken, gure aitten aldekuek eta be. Fan eta nere anaiek esaten auen, berrogeta zortzi urtekuek esaten auen, danok fan giñen, koiñatie ta anaie ta danok. Laurok fan giñen orduen, artien neskatillie uste dot ez euela, alabie ez auen artien. Eta danok fan giñen eta nere anaiek esaten auen: “nik Euskal Heri danien hainbeste jente ez dot ikusi batera”, esaten auen. Zeatik geuken, baiña in gauen konzentraziño bat… terriblie eueskaldunek, e?
- A, baiña Rosario horretan…
- Rosario horretan.
- Juntau ziñain euskaldun…
- Juntau giñen euskaldunek.
- Euskal Herrixen baiño gehixau ixe.
- Bai, hori esaten auen nere anaiek. Ixixe Euskal Herrixen baiño jente gehixau ikusi dot, eta hementxe bakarrik. Klaro, euskaldunek, e?
- Bueno, ha Atxabaleta baiño pittin bat haundixagua izango zan, ez?
- Zeatik gaiñera etorten ziren beste leku batzuetatik.
- A? Argentina osotik, ezta?
- Argentina osotik. Ze etorten ziren igual ba Mar del Platatik, o bueno, beste herri batzuetan, zeatik ez auen bakarrik Buenos Airesen zerak. Eurak eukien euren Euskal Etxia eurak bizi ziren lekutik bastante hurrien, eta gero Buenos Airesen beste bat auen, eta gero Rosarion beste bat. Eta ba klaro, konzentraziñua itten auen ba Buenos Aireskuek eta […]-eta ez dakit nunguek, danak.
- Danak.
- Hori da, Euskal Herrittar danak de akuerdo jarri ta, hantxe reunidu ta sekulako…
- Eta hori ze itten zeuein, urtien behin?
- Bai, bai.
- Egun señalau bat izaten zan?
- Bueno, ez dakit, ipini itten auen egunori.
- Ez zan izaten betik egun baten?
- Ez, ez naz akordetan, ez naz akordetan horixe, Pazkuak izango ziren? Pazku aldera-edo? Ez naz akordetan ondo horreaz noiz, baiña hori itten zan. Ba hori sarri. Ni Mar del Platan be egonda nau, hola fanda, e? Holaxe fanda.
- Betik leku baten ez zeuen itten?
- Ez, ez, kanbixau ta orduen, baiña Rosarion egon zanien izugarrixa izan zan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia