Nabarniz (Bizkaia)

33 egun itsasontzian eta bat trenean

33 egun itsasontzian eta bat trenean <p>Australiarako bidaia: 33 egun itsasontzian eta trenean egun bat. Sidneyra joan ziren, eta han hartu zuten trena. Gizontxo bat joan zitzaien bila; ingelesez hasi zitzaien, baina euskalduna zen. Zikloiak apurtutako kanabera artean hasi ziren lanean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Australiarako bidaia: 33 egun itsasontzian eta trenean egun bat. Sidneyra joan ziren, eta han hartu zuten trena. Gizontxo bat joan zitzaien bila; ingelesez hasi zitzaien, baina euskalduna zen. Zikloiak apurtutako kanabera artean hasi ziren lanean.

Transkripzioa

Baie Australiara bakizu zemat egun ein gendun? Hogeta hamahiru egun barkun. Bai, holako barku txiki bet [de kargea y] descarga eitten eban herridxetan, geratute. Bueno, pentseten gendun sekule ez gara [iguel] Australiara. Egon, bueno, itxosuen sekulen ibil barik, [han uretan], bueno, bueno! Batin e, barku txatxarra, txikidxe, ta gomittuke jentie guztidxe, errementetan ta, bueno, pasau genduzen han be, hogeta hamahiru egun ein genduzen. Trenien, gero, egun bat ein gendun geure destinure. Han, hortik Sidney, Sidneyra, herri haundidxe da Sidney, Australiako handidxena Sidney da. Kapitala Gamberra da baia Sidneyn geratu giñen, ta Sidneytik trenien. Egun bat han be, juten; ta murik ez gendun jakin ingles. Etor jakun geure bille etor zana gizontxu bet ta harek ezetu gaittun ba, ezetu, pentseu ba eban ba nortzuk giñen. Holako estaziño txikitxu baten geratu giñen, ta hiru-hirurok geldik, ta etor zan morroe bet ta ez dosku ein ba ingles? ta guk inglesik murik bez. Ta barriek urten tson. Ta baia inglesen kristorik be ez geutsan aitzen, ezebe, ta gero ez zan hasi ba euskera? Bueno, gure pozkarridxe! Harexek erun gaittun gero beren etzera ta han ein genduzen egun bi, gero destiñue kañie ebateko, horrek kontratuek hartute euki [euskuezan], ta ba, kontratie ein ta ebei kañie, bueno! Apurtute eon zan. Zikloie eitten eban han sarri. Urtero-urtero bez, baia iguel hiru-lau urterik baten bai, ta kañek apurtu eitten ebazen, dana apurtute egon zan kañie be ordun… Heutze, zikiñe… Bueno! Dana bal-bal-baltz eindde juten giñen etzera ta egarridxe! Egarridxe, ure sano edaten da han, ure, beruaz.

Egilea(k): Arantza Bilbao

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia