Markina-Xemein (Bizkaia)

Aita Boisen ardizain

Aita Boisen ardizain <p>Aita Boisen egon zen ardizainen. Hiru hilabete edo egin behar izan zituzten itsasontzian bertara heltzeko. Erdara gutxi zekitenez, txartel bat josten zieten alkandoran. Heldu zirenean, bertan bizi ziren euskaldunak topatu zituzten eta haiek lagundu zieten. Laster aurkitzen ei zuten lana euskaldunek, estimatuak ziren ardizainen eta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita Boisen egon zen ardizainen. Hiru hilabete edo egin behar izan zituzten itsasontzian bertara heltzeko. Erdara gutxi zekitenez, txartel bat josten zieten alkandoran. Heldu zirenean, bertan bizi ziren euskaldunak topatu zituzten eta haiek lagundu zieten. Laster aurkitzen ei zuten lana euskaldunek, estimatuak ziren ardizainen eta.

Transkripzioa

- Non egon zan aitte, Ameriketan?
- Ameriketan egon zan Boisen. Boisen egon zan. Denpora gehixen hantxe. Ardizaiñen, e! Hamendik jun zien. Ohi dan moduen orduen harek ez ekixen, erderaz be ez ekixen, gitxi. Eta juen zien barkuen. Hiru hillebete-edo ein zittuen barkuen. Ta ipini otsen hamen txartel bat izenaz ta haretxegaz jun zien. Barkuen jun ta gero Boisera juteko zenbat kilometro ein zittuezen harek ta zelan ein ete zittuen. Sekulo ez gendun jakin zelan ein eben /eiben/. Ze han ez da /ezta/ oingo moduen hartu autobuse eta juteik. Ordun hara zelan jun ete zien? Ta gero Ameriketa jun zienien, ba, han bertan, Boisen, hara ailegau zienien, ba, han ia topau zittuezan euskaldunek, bertan bizi zien euskaldunek. Batzuk, ganera, enkargetan zien edo kargu hartzen eben hamendik juten zien jentie, ez ekixenak hango bizimodue, eta harek laguntzen otsen /laguntzotsen/ asko. Ta esaten otsen: “Bueno, zuek etorri hamen, hamen deukezue etxie ta biherra topau arte berton egongo zarie. Geuk emongo dotsueu jaten eta hamentxe egongo zarie ta biherra topau arte”. Baiña... ordun estimaue zan euskaldune han ardixek-eta zaintzen-eta, topetan eben biherra, laster topetan eben /topetaben/.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia