Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Aldaketak Argentinatik bueltan

Aldaketak Argentinatik bueltan <p>Bartzelonatik irtenda joan zen Jesusa Argentinara. Argentinan egoera txartuz zihoala, itzultzea erabaki zuen. Aldaketa handiak aurkitu zituen, kotxeena esate baterako. Aozaratzako baserri batean zazpi kotxe zeudela ikusteak harritu egiten zuen Jesusa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-035-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bartzelonatik irtenda joan zen Jesusa Argentinara. Argentinan egoera txartuz zihoala, itzultzea erabaki zuen. Aldaketa handiak aurkitu zituen, kotxeena esate baterako. Aozaratzako baserri batean zazpi kotxe zeudela ikusteak harritu egiten zuen Jesusa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiña mariau be itten zara leku batzutan, e? “En el estrecho de Gibraltar”, “el estrecho de Gibraltar” bastante txarra da.
- Baiña nundik fan ziñan ba?
- Barzelonatik.
- Zeatik ez ba Bilbotik? Ez euen linearik orduan?
- Nere anaiak bai Bilbotik, baiña niretako ez auen, ez. Ni Barzelonatik fan nitzen.
- Hemendik Barzelonara trenez, eta han barkua hartu.
- Ez, kioñatuak eruen nindduan, koiñatue ta aiztie ta lobak-eta.
- Famelixa dana, ezta?
- Abentura, abentura.
- Ez dau geixki, hamaika urte gero, denpora alditxua da, e?
- Bai, bai, nehikue. Nik hango kontuek…
- Zeatik erabagi zeben bueltaittia?
- Ikusten nauen han ez euela ta, gero han anaiek be esaten nosten, “hobeto dozu fatia” ta animau in nindduan berak be ta. Bestie be hil in zan aurretik eta anaiek esaten nosten “hobeto dozu…” berak ikusten auen neretzako hemen hobeto zala ta, horreatik etorri nitzan.
- Hona etorri ziñanian aldaketa haundixa…
- Hemen izugarrixa topau nauen. Kotxie sobretodo. Bueno, baserri bat auen hor Azatzan, zazpi kotxe euzen.
- Ordurako?
- Ordurako, zazpi kotxe, eta sarrittan esaten auen, aittak igual kalera bajetako kotxie falta. Klaro, zan baserrixen han goi-goixen, han presie badakitzu zela dauen, ezta?
- Bai, pozua, bai.
- Eta Larriño aldera dauen etxe bat, han goixen, este Zuatzu Bizkar esaten dotse, ta klaro, nik hainbeste kotxe alde guztietan, esan nauen, gehixen horretxek.
- Zu fan ziñanian bakarrik be ez, ezta? Orduentxe hasten.
- Keba, orduentxe, klaro, eta hori eurek kotxie ta baserrixera kotxie ta; hemen kalien ba bai, ordurako lobak eta baukien kotxie, klaro, etorri nitzanerako.
- Bai, neure aittak be zu hara fan ziñanien zan hirurogeta laua, hirua edo laua, nik bost urte nittuala, nere aittak ondiok motorra euken.
- Klaro, motorra. Ni akordetan naz Errenterixako koiñatue, aserraderue euken, eta nere aiztie horregatik Errenterixan bizi zan, hara faten nitzen ni oin, betik bera zaintzen, eta motorraz ibiltten zan. Ni etorritta nau motorrien Errenterixatik hona be, e? Errenterixatik berakin motorrien jarritte.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia