Utzi egin zion fraidegintzari, nekatuta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-033-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 05a
- Iraupena: 0:03:07
- Erref: ARE-033/009
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak
Transkripzioa
- Eta hori zan Zaragozan. Eta bueno, urtien ziher ein gauen ikastaro osue, ikasturte osue, eta azterketa hortarako hilebete bat falta zala edo akordetan naz etorri jakuela oharren bat edo esanaz, zelan zan, “Espíritu Nacional” edo holako asignatura bat euan orduan falangistak emuten...
- "Formación del Espíritu Nacional".
- "Formación del Espíritu Nacional". Hori da. Eta azterketak eiñ ahal izeteko, batxilleratuko azterketan eiñ ahal izeteko, lelengo bestie aprobau lelengo biher gauela. Eta hillebeteko epian ipiñi oskuen hamabi gai ikesteko eta hamabi gai horretatik bat galdetuko oskuela ta. Eta klaro, frailliek esan oskuen, jo!, ezpozue hori aprobetan eztaukotzue batxilleratoik eta benga. Eta hasi gintzen danok eakolan, akordetan naz, hogeta bost gintzen, orduen akordau eitten naz hogeta bost ginela ze danok aprobau gauen. Eta bueno, buruz ikasi gittuen danak, e. Gai guztiak buruz. Ez gekixen ze esaten gauen be, baiña buruz. Eta ni akordetan naz “El trabajo” tokau jatela. Hasi, tarrrrrrrrr eskribidu eta kalera danok. Eta atera gauen eta gero batxilleratua ein gauen, eta gero ba batxilleratue bukatuta geero, urtero eitten gauen baiñe urte hartan be bai berriro Gogo-jardunak, orduen “Ejecicios espirituales” deiketan zana. Eta egon nitzen Teruelera fanda, Terueleko Alcañiz herrixen han etxe baten sartute.
- Hori batxilleratua bukatuta?
- Bai, azterketak bukatu ta gero. Ta han ba gogo-jardunetan. Ni ordurako ba Zaragozan eta ba han gure kolegixo hartara ba etorten zien neskak eta hola, eta gu ia ordurako gengozen apur bet aztoratute, eta ia kantsaute, uff, higuinddute ia, hango bizimodue etxaten bape be, gero ta gutxiao gustetan jaten. Eta orduen esan ein nutsien frailiei, bueno, ni hamen enaz, enaz aurkitzen da. Frailliek ondo hartu usten hori, ez usten ezelako, aparteko enpeñorik eta ipiñi zertzeko. Ta bueno, ondo lagundu usten. Abarie zan gaiñera bera. Marianistak danak ez die abariek, batzuk bakarrik dia abariak. Ta bera abaria zan, Don Emilio deiketan zan. Majue, oroimen ona dauket berie. Eta bueno, harekin egon nintzen egun bat edo beste han berbetan eta horri buruz, hau dala eta ez dala, ta bizimodue eta hau ta hori, ta erabaki nauen itxi ein bihe nauela.
- Zaragozan hartu zenuen erabagixa ala Teruelen?
- Bai, Teruelen bertan.
- Zenbat denpora Teruelen?
- Ez, han astebete edo holakon bat. Astebeteko zera. Ba ha izen zan azkeneko rematie, ez. Eta bueno, handixik berttik zuzenien etxera.
- Zela esan dozu “Ejercicios Espirituales” euskeraz, gogo...
- Gogo-jardunak. Bai, gaur egunien hola ikesi dou. Lenao erderaz "Ejercicios Espirituales" esaten guntsen.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!