Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Logroñotik Elorriora eta gero Zaragozara

Logroñotik Elorriora eta gero Zaragozara Hurrengo urtean fraide bidali zuten marianistetara. "Postulanteak" deitzen zieten lehen ikasturteetako ikasleei. Lau urte Eskoriatzan eta beste urtebete Logroñoko Villamedianan ikasi zuen. Handik Elorriora joan zen urtebeteko nobiziatua egitera; hemen kastitate eta obedientzia botoak hartu eta handik Zaragozara goi mailako batxilergoa egitera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-033-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hurrengo urtean fraide bidali zuten marianistetara. "Postulanteak" deitzen zieten lehen ikasturteetako ikasleei. Lau urte Eskoriatzan eta beste urtebete Logroñoko Villamedianan ikasi zuen. Handik Elorriora joan zen urtebeteko nobiziatua egitera; hemen kastitate eta obedientzia botoak hartu eta handik Zaragozara goi mailako batxilergoa egitera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero hurrengo urtien fraille. Hurrengo urtien ia fraille bialdu nindduen. Hori, beratzittik hamarrera eingo nittuen hor Sorbonan eta gero hamarretik aurrera...
- Baina orduan ia marianistekin, ezta?
- Bai. Hori ia zan “postulante”, postulantiek. Hori zan postulantiek deiketan jakona.
- Guk Arantzazutarrei fraillekumak esatia moduan.
- Bai, igual-igual. Lau urte ein nittuen hor, Eskoriatzan eta gero urtebete, Logroñon eukien beste..., Logroñon hiriburuan onduen euen beste herritxo bat, Villamediana, eta han eukien beste finka bat, eta han beste urtebete ein gauen.
- Hori Logroñon?
- Logroñon, bai. Eta handik gero Elorrixora. Elorrixon... Ordurarte ikasketa zerak ein gittuen, ikasketa regularrak. Ba batxilleratue, orduko batxilleratue. Eta gero Elorrixoko urtie zan ia ba frailletzarako preparetako, nobiziaduen moruen edo han sartzen giñuen eta euki giñuen han urtebetien nobiziadu moruen. Han ikasketaik ein barik. Han zan ia gehixao erlijiño kontuek, elixie, eskola euren barruko estatutuek eta holako gauzak. Ikasi be eitten gittuen gauzak, jarraipena eitten gutsen gauzei baiñe bereziki zan hortara, behintzat asko be gehixao dedidaute hortara bestie baiño. Eta gero ia hori bukatu eta hor ia eraitten oskuen botuek. Orduen zan "castidad, coto de castidad", eta "pobreza, castidad y obediencia". Baiñe nik uste dot hor eraitten oskuela bi boto bakarrik: "castidad" eta "obediencia". Eta "pobreza" ba ez geuken ezer eta ezin ein.
- Botuak be lelengo urtetan danak?
- Ez, ez, hori ia Elorrixon gengozela, e. Bai, Elorrixon bukaeran euko nittuen nik hamaxeitik hamazazpi ein barik oindio, ein gittuen lehenengoko botuak. Bueno, lehenengokuek eta azkenak. Gero ia Zaragozara. Zaragozan ein gauen batxileratue. Orduen zan “Bachillerato Superior”. Frailliek eukien akordio bat eindde Hezkuntza Ministerixuaz edo gure danaz, eta esamiñak eurak eitten zittuen, osea, guk kanpuen ez gauen esamiñarik eitten. Esamiña guztiek urtero-urtero frailliek eurek eitten oskuen eta notak gero eurak eifintten oskuen eta dana. Eta azkenengo urte hortan ia in bihe geuen ba rebalida bat moruen, ta zan "Bachillerato Superior y Reválida" deiketan jakona.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia