Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Iturritik ura eraman behar egunero etxera

Iturritik ura eraman behar egunero etxera <p>Iturritik ura ekarri behar izaten zuten egunero. Urkulu inguruan bi iturri zeuden. Bata oraindik bertan dago; bestea desagertuta dago. "Beheko itturrixe". Umetako ibilerak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-012-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Iturritik ura ekarri behar izaten zuten egunero. Urkulu inguruan bi iturri zeuden. Bata oraindik bertan dago; bestea desagertuta dago. "Beheko itturrixe". Umetako ibilerak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen aittatu dozu ura ekartzen zenduala. Hemen Urkulun bi itturri zeren?
- Bai. Bat han dao zeran gaiñekaldian, kamiñuen gaiñekaldian. Baiña guk ekarten gebena…
- Galduta?
- Hartu…
- Eta izenik bazeuken itturrixak?
- Beheko Itturrixa esaten gutsen, guk hartzen gebena. Handik hartzen euen Urkulukuek, gero Koruetak […], horrek laurok handik hartzen euen, handik itturrittik. Eta Azatzan geu, eta geure gaiñekaldian euen, oin azpikaldian da, Etxaluze. Horretxek, geu bixok, besteik ez zan faten. Gero goikora faten zien Sarrialde-Aldaixena, Aiñabarreta (?), horrek goikora faten zien.
Eta zuendako beheko itturriko ura hobia zan?
- Fiñaua. Eukan metal gehixao bestiek, goikuek, oin daonak. Lagunak-eta handik ekarten auen, eta sarrittan juntetan gitzen, eta bertatik. Lelengoko tragua, lelengoko zera aittajaunak. "Goiko iturrittik ekarri dozue!". Barriro bielketan ez giñuenien, pozik, behekotik ekarten. "Goiko iturrittik ekarri dozue!" Ixilik egon biher.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia