Eibar (Gipuzkoa)

Mandiola bailarako inguruak

Mandiola bailarako inguruak <p>Eibarrera heldu zenean Eibar, Mandiola bailara ingurua, nola gogoratzen duen kontatzen du. Astobidea pasatzen zen Mandiolaazpikoa baserriaren ondotik. Azpiritik Asola bidera beste bide bat zegoen. Bideak aipatzen ditu. Beraien etxe ondotik pasatzen zen andabide bat.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-093-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eibarrera heldu zenean Eibar, Mandiola bailara ingurua, nola gogoratzen duen kontatzen du. Astobidea pasatzen zen Mandiolaazpikoa baserriaren ondotik. Azpiritik Asola bidera beste bide bat zegoen. Bideak aipatzen ditu. Beraien etxe ondotik pasatzen zen andabide bat.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zelan akordatzen zara Mandiolara etorri ziñanian zelako, egonda ziñan aurretik hamen?
- Ez, ez, ez, ez.
- Zelako parajiak edo akordatzen zara ze…?
- Bai, bai, parajiak ba oingotxe modukuak, aldapak eta, hoixe.
-Berdin zeuan?
- Orduan dana, orduan egoten zan, ba, dana solua, dana gorrittuta: ba artua, garixa, babia,... ba horrek danok. Ta oin asko dao ba zelai, oin zelai ta ortua bakarrikan.
- Etorri ziñanian bidiak eta…?
- Ez, ez bidiak ee... bidiak, danak, bidiak txarrak, kamiñorik eta ezebez.
- Ta Mandiola zelakua zan orduan? zetaz akordatzen zara? osea, ze diferentzia zeuan edo, bidiak berdiñak ziran hamen?
- Ez, bidiak hamendittikan goittik-behera juten zan astobidia, ta burdixakin [ta bidia]; gero kamiñua ein zan ba behetiken.
- Eta orduan nundik pasatzen zan?
- Azpiri badau ba, zuen etxia? Hantxe handittik behetik Asolaberrira, hortxe zeuan bide estu bat, ta orduan haixe zan.
- Ta Asolaberritik Matxarira?
- Asolaberritik Matxarira.
- Ta hamendik gora? Arratera edo?
- Hamendik gora, ba, hamendixiken... hamen behetin-gora, gero hor be kamiñua dao einda, baiña, ostian, ba dana burdibidia.
- Baiña oin dauan kamiño bardiña zan?
- Ez, ez, ez hamen bertan behetik-gora zeuan bidia, bertatik Mandiola, Mandiolagaiñeko etxeostetik Itturruara oin kamiñua badao ba? Hara arte zan bidia. Bidia dana. Ta handik gora be bidia. Ta gero kamiñua ein zan. Kamiñua ein zan, ba, hortik bueltan kamiñuoi.
- Eta lehen andabiderik pasatzen zan hamendik?
- Bai, andabidia hamendik goittik-behera, esan doun tokixan, astuekin-ta juten zan tokixan, Asolaberrittik behera.
- Hori zan andabidia?
- Andabidia hoixe zan.
- Eta beste bat ez zeuan Sagarbitta aldera?
- Sagarbitta aldera, baiña hamendikan ez.
- Ez?
- Ez, ez hamen Azpirikuak ta hamen hamendikuak danak hamendik behera.
- Eta nora aillegatzen ziran?
- Matxarira.
- Eta goruntz?
- Gorutz e... goruzko e hamen Itturruakuak-eta be hortxetik, hamendittik goittik-behera, behera danak.
- Eta Arraterutz Santa Kruzera igotzen zan andabide hau, edo…?
- Arrate, nik Santa Kuruzko andabidia sekula ez dot ikusi. Sagarbittakuak be Sagarbittatik behera bai, baiña Sagarbitta...
- Itturruan amaitzen zan?
- Itturruan amaitzen zan hori bidiori e andabidia zertzen zana.
- Eske entzun... ez dakit, Sagarbittak edo esan zeskuen, bazeuala beste andabide bat Agiñara pasatzen zana, ez dakit.
- Nik Agiñarakua seku... nik Agiñarakua beti ezautu dot e kamiñua, hori Arrateko kamiñua, nik hori beti ezautu dot hamen.
- Eta Sagarbittatik gora zoiana?
- Sagarbittatik gora hor bazeuan bidia, baiña hor goittik-behera andarik nik sekula ez dot hori ezautu, ez; zegaittik eze gero Txabolakua ta horrek Akondiakua-ta juten zien Gorostaraiño, Gorosta azpitik behera beste... Azittaiñera bajatzen zian horrek.
- A! Orduan hor zeuan beste bide bat...
- Hori beste... beste bide bat zan.

Egilea(k): Miren Azpiri Iriondo (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia