Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Aretxabaletako hainbat auzotan desagertutako baserriak

Aretxabaletako hainbat auzotan desagertutako baserriak Aozaratza auzoan jaiotakoa Zelaikua baserrian. Urkuluko urtegia egiteko baserria bota behar izan zen; ondoren berria eraiki zuten handik gertu. Beste baserri batzuk ere bota behar izan ziren. Urtegiak, Urkulu baserriaren izena hartu zuen. Desagertutako baserrien izenak Aozaratzan (Azatza) eta Koruetan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-012-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aozaratza auzoan jaiotakoa Zelaikua baserrian. Urkuluko urtegia egiteko baserria bota behar izan zen; ondoren berria eraiki zuten handik gertu. Beste baserri batzuk ere bota behar izan ziren. Urtegiak, Urkulu baserriaren izena hartu zuen. Desagertutako baserrien izenak Aozaratzan (Azatza) eta Koruetan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esaten dozu Azatza auzuan jaixotakua, eta basarrixan izena zein zan?
- Zelaikua.
- Zelaikua basarrixa?
- Bai.
- Eta gitxi gorabehera ze urtetan bota zan? Edo… presia noiz ein zeben?
- Horixe ez dakit.
- Oin dala berrogei bat urte edo?
- Ez, gutxiau. Horixe zeroi in euenien.
- Orduan…
- Presia in euenien bota euen, presiak hartu euen.
- Eta gero […] barrixa?
- Ta gero hor ein giñuan barrixa, bai. Goixan. Geure terrenue zan, bertako terrenue, ta, ba, […].
- Eta aittatu zenduan presa… bueno, presia eitteko basarri asko hustu ein bihar izan ziala, ez?
- Bai, bai, bai. Horretxen moduen, bota ta… Han [euroin] atzekaldien da beste bat barrixe eindde, Urkulu. Oin urek, zeak… hori dauko presiek, hori esaten dotse, Urkulu izena, baiña basarrixe hantxe indde dao geurien atzekaldien, Urkulu. Hango izenien, hango baserrixen izenien hor da eindde barrixa.
- Eta zeuen auzuan gitxi gorabehera zenbat basarri galdu zian edo?
- Ba, bat, Zarbiarte bi, [Ogiñekue] hiru, Aldaixena lau eta [Aiñabarreta] bost. Bost basarri.
- Eta beste auzuetan be galdu zan basarririk? Koruetan edo hemen…?
- Koruetan bai, Koruetan asko. Ez, hemen ez, hemen bat be ez, baiñe Koruetan… Aber kontetan dittudan: Iraban bat, Mendikurtza bi, [Gisatx] hiru, [Usaar] bixek bost, [Ziondo] bixek zazpi, Urkulu zortzi, ta gero lurrek hartu otsen zerai Markiteiri, baiña baserrixa han geldittu zan. Baserrixa han dao. Baiña baserrixen iñor egoteko moduen ez. Oseake, jaixetan edo etorten die, baiñe…
- Orduan, Koruetan be basarri asko galdu zian…
- Asko, beatzi.
- Eta hemen, berriz, esaten dozu bapez, ez? Auzo honetan…
- Ez, ez, hamen ez. Hemen ez, ez zan galdu. Eta Barrutikue be bai, beatzi, hamar be bai. Ez dot kontau.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia