Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Hildakoen inguruko ohitura zaharrak

Hildakoen inguruko ohitura zaharrak <p>Luto kontuak. Senideren bat hiltzen zenean, bi urteko lutoa erabili behar izaten zen. Ohitura zaharrak. Angiozarko hilarrietan elizkizun klase desberdinak ezagutu ditu: ogi txikia, ogi handia. Domu Santu Eguna; Pazkoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-011-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Luto kontuak. Senideren bat hiltzen zenean, bi urteko lutoa erabili behar izaten zen. Ohitura zaharrak. Angiozarko hilarrietan elizkizun klase desberdinak ezagutu ditu: ogi txikia, ogi handia. Domu Santu Eguna; Pazkoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Baten bat hiltten bajatzun etxien, gurasue edo anaie edo zera, ba bi urteko lutue eukotzun bal-baltzik.
-Lutue baltzik jantzitta eukittie da. Eta bi urtien lutua. Lelengo urtien dana baltza eta hurrengokuan ba zeoze "medio luto" edo hola, zeoze zurixe edo.
-Orduan gogorra izaten zan, ez? Elixiak indar asko zekan.
-Honbre!, honbre! Bai. Lutue. Gaiñera hil eta urtebetien dantzaik be ezin zeiketzuen ein.
-Urtebetian dantzaik be ez.
-Eta hori baten batek zaintzen zeban? Bueno, noberak...
-Eta gero bertanbera behintzet desaparezidu zien horrek gauzok.
-Dantzan be eitten be hasiko zan jentie ta. Txartela, porrejenplo...
-Horrek ezaututa dauket nik. Elixan be ezaututa dauket kategorixak: Ogi Txikixa eta Ogi Nausixa.
-Kategorixak zetako baiña?
-Ba hillarrixa ipintten zan, ezta, elixan.
-Bai.
-Hillarrixa ipintten zan, zuk hilddakoik ez badaukotzun ba trapu zuri bat izeten zan. Dotorea, almidonauta ta dotore ta han bi kandela. Hori bakotxak, etxe bakotxan, etxe bakotxak euken bere hillarrixa. Eta gero bat hiltten jatzule ta hori trapu zurixoi kendu ta baltza ipintten zan. Eta Ogi Txikikuak ba baltza, ta Ogi Haundikuak baltza kurtze gorri batekin. Hori distinziñuoi nik ikusitta daukat Angiozarren.
-Ze distinziño zan berez?
-Aberatsa ta pobrie. Klaro.
-Baten entierrua izengo zan karutxuaoa iguel?
-Bai. Batena izengo zan igual xei abadekin eta bestiena ba bikin edo.
-Eta hori? Ipintzen zan mantillia edo?
-Kurtze gorrixe.
-Eta esan dozu ogixa be diferentia. Ogi txikixa eta ogi haundixa.
-Bai, izenak die. Izenak zien, Ogi Haundixa eta Ogi Txikixa.
-Orduan ez zien ipintzen hillarrixan olatak eta?
-Baitta, olatak-eta izeten zien.
-Ogi Haundixa ta Ogi txikixa izenak, besterik ez?
-Bai, izenak zien bakarrik.
-Olatak Domu Santuetan enda... uste dot Pazkua Egunien?
-Bai, bi egunetan zien. Arientzan abariek gizonai emun eitten utsen merixendetako.
-Arientzako abadiek, gero gizonak eukitzen eben urteko juntie horreittan egunetan.
-Bai, lehenaoko gauza batzuk kanbixau, lehenao basuen beste obligaziño batzuk izeten zien eta haik ardurak euken gizonak kanbixau ta junta, auzo-junta bat eitten zan, eta horreik olatok janaz...
-Olatok abadiek merixendetako emuten ei utsen gizonei, eta beste batzuk berriz, e, nada. Hemen beste auzo batzuetan bakotxak berak gordetzen zittuela, edo eurak jateko edo oilluek eta eukitzen zittuen, oilluei emuteko edo dana dala.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia