Gurutze-bidea; Angiozarko ohitura zaharrak
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: ARE-011/018
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak
Transkripzioa
-Angiozarren kurutz-bidia be eitten zan, ez?
-Bai, Elixamendire.
-Hemen halakori, kuruzbidia edo, holako prozeziño...
-Ez. Kalbarixuak beti baiña elixan. Horrek ohitturok, bueno...
-Horrek ohitturok zeuen gurasuengandik jasotakuak.
-Bai, bai, horrek geuk ikusi dittuunak.
-Bai, hor Asentzio-letaiñetan neu behin baiño sarrixao Angiozarren ibilittakua naiz.
-Eta zeuek entzunda etxian, "enee!, ohittura hau galtzen dihardu" edo ez dakit, amari edo aittari?
-Bai, bai.
-Orduan be esaten zan, hau galtzen dago?
-Ez, artien bizirik euen horrek gauzok....
-Ordurarte dana mantentzen zan.
-Bai, artien bizik eozen horrek. Eta bazkalostien bezperetara fatia ta , bueno! Hori e...
-Eske elixa kontuak orduan inportantiak...
-Eta dotriñie ikasi. Bezperetara fan aurretik dotriñie ikasi biher zan. Eta bezpera ostian abariana dotriñara fan eta gero euan denpora libria jolas eitteko.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!