Azpeitia (Gipuzkoa)

Aste Santuko ospakizunak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-008-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aste Santuan jende asko izaten zen. Ostegun Santuz, eguerdian mezetara eta arratsaldez sermoira joaten ziren. Ostiralean, berriz, kilometro inguruko buelta egiten zuten kalbarioak eginez eta baita arratsaldean ere. Hilerriraino joaten ziren eliz-doinuak kantatuz eta ondoren gizonek sagardoa edatera joateko ohitura zuten. Gaueko "funtzioa" ez zen egiten garai hartan, gerora hasitako ohitura da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, Aste Santun... alde hortan eo... laiste, artzayek alde in iten zun. Ya mendire juten zien hayek’e. Hemen hiru bat hilebete o hola pasatzen zitun. Geo beak alde iten zunien, ba, hemen Aste Santuen... ze esangoizut hemengo Aste Santuko kontue. Jende asko izeten zan funtziyun ta! Ostegun Santu eunien sermoera atsaldin. Eguardiyen'e bai. Eguardiyen geyenien meza nausiye o... meza izeneko hori. Ez emen da nausiye baiño. Ta gero, atsaldin funtziyue. Gero, ostirelin eiten zan Urrustillen bueltan hor... kilometro bat ingurun o... atzeko bide batetik bueltan ostirel goizin kalbayuek. Ta geo, eguardiyen funtziyu izeten zan ta atsaldien berriz galbayuk itten zien. Kanposantura juten giñen. Illeran jarrita galbayun kantauez-kantauez kanposanture jun. Ta han atsaldie han akabatzen zanien sagardandeye bazan Urrustillen... ta danak, emakumiek ez, baiña gizonezkuek antxoa jan ta sagardu edan, antxoa jan ta sagardu edan. Traje berriye estrenau ostegunien ta ostirelin geyenak mantxaute izengo zeben itxea... traje hori... sagardukin. Geo, ez zan itten, ordi, gabeko funtziyo hori. Ez zan iten ordun. Hori gero hasi zan. Baiña aurten'e jende asko ibili da zea hoyetan danetan bai galbayotan, bai gabekotan ta... Daneako lain dao nunbait jendie ta kanpoa jun ez danak nunbait herriyen'e denborie pasau ezin de o... Ez dakit elizea juteatik o... Jende asko ibili da aurten e!

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia