Eguraldiaren inguruko sinesmenak; ohitura zaharrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-011-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: ARE-011/017
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Natura » Meteorologia , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak
Transkripzioa
-Hemen hodia edo trumoia zetorrenian eitten zan holako...
-Datorrenian? Kanpaie be joten zan. Don! Hil-kanpaien morukue edo iguel-iguela ez baiña antzerakue apur bat.
-Orduen eitten eban abadiak konjurua elixpeian.
-Eta hori izaten zan kanpaia jentiari abixatzeko?
-Bai, bai, ia ba konjurue dauela auzon baten edo hodeixe edo ikusten zan eta.
-Gero errezuren eitten euen eta ia está.
-Eta kontrara be eitten zan? Sikutia zeuanian eurixa eitteko errogatibak edo?
-Errogatibak bai. Honbre! Errogatibak sarri.
-Oiñ edozer gauza esan be eitten da ta, buenoo!, holako gauzagatik, bueno!, haundixak esaten die, baiñe...
-Asentzio-letaiñak be eitten zien.
-Eta horrek ze...
-Ba Asentzio-letaiñak zien, hemen bertan eingo zien elixan baiña Angiozarren eitten zien, hori hiru egunetan izeten zan, Asentzio aurreko hiru egunetan. Ermittaik ermitta faten zan, ezta? gurie zan San Migel Monte. Hor egun baten. San Migel Montetik San Bartolomera, egun baten. Gero beste baten San Martinddik San Bizentera. Eta gero Elixamenditik Asentziora. Horrek letaiñok eitten zien, goxien goix letaiñak errezauaz pentsaizu ze ibilaldixak eitten giñuzen. Ez pentsau hemendik horra beste auzora, han distantzia haundixauak daz. Horrek Asentzio-letaiñak.
-Eta hori zahar nahiz gazte...
-Bai, bai. Edozein faten zan. Jente pillie, e. Hemen be eitten zien baiña hemen bertan elixan bakarrik.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!