Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Bedeinkazioak; ohitura zaharrak

Bedeinkazioak; ohitura zaharrak Gurutzeen bedeinkazioa. Ohitura zaharrak. San Juan eguneko ohitura zaharrak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-011-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gurutzeen bedeinkazioa. Ohitura zaharrak. San Juan eguneko ohitura zaharrak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta gero kurutzak eta (bedeinkatu)?
-Erramu Egunian.
-Hemen ohitturia izaten zan kurutzena?
-Bai. Eta dago ondio, ondio segiduten dau, aurten be fango die.
-Solo guztietan ipintzen zan?
-Bai, soluan sartu makillok.
-Atian?
-Emaztea: Atian edo, bai, edozein lekutan.
-Bai, Sain Joanetan be lorak ifintten die ate mark..., aldamenien.
-Emaztea: San Juan egunien botaten da idie hor eskapien hola lurrien larrosa-orri batzukin eta ateburuen elorrarantzie beste larrosa ostro bategaz.
-Horio ondio be efintten da.
-Emaztea: Hori San Juan egunien.
-Ondio be ifintten da leku batzuetan, ia... Baiña hementxe be ifintten da, geuk be ifiñiko dou aurten be.
-Hori Atxabaletako ohitturia be bada?
-Bai, bai, bai.
-Eta zeuk Angiozarren ezagutu zenduan berdiña?
-Ba antzerakua.
-Larrosa...
-Emaztea: Bai, hori idioi beti botatzen da.
-Larrosa petaluak.
-Emaztea: Ointxe ez dakit botatzen dauen baiña ni han bizi izan naizen artien bai behintzet.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia