Garai bateko basoak nolakoak ziren; belar-klaseak eta hauen inguruko azalpenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-010-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:04:50
- Erref: ARE-010/021
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Euskara » Lexikoa
Transkripzioa
- Eta hemen inguruan zer izaten zan? Pagadixak izeten zien?
- Hemen? Gaztaiñie. Hemen piñu… dana gaztaiñie. Eta aretxa. Aretxa zakarra, gaiñera, halako… Aretx motza, aretx motza da, tantai itten ez jako ixten. Ebai ha egurra, sutarako…
- M: Baiña hemen gaztaiñia asko, itxuria. Baiña Gontzarrin gaztaiñia ez…
- Eta hola bedarra, klarue euen lekuen, bedarra segiaz ebagi eta ekarri etxera sikatute, e. Hori be sarri ein dot. Hor mendire fan segie bixkarrien hartute, oiñez, ebai bedarra, eta denporia ona eitten baeuen, laster igerketan zan, baiña bestela, bueno! Gaixki ibiltten zan.
- Eta gero zer eitten zenduan, burdixakin ekarri?
- Bai, burdixakin. Eta udazkenien, hau parajiau aiñube antzekue da, eta hor mendixen nekez igertzen zan. Ekarri hona ta larriñien zabaldu eta gero kamarara sartu. Ez euen harek be esne asko eukiko, baiña… Enfin.
- Bedarra esaten dozu basuan. Baiña gero zeuek ereitten zenduen bedarra?
- Maria: Keba. Berez urteten dau.
- Berez urteten dau. Albitze jeneralien. Basuen be badau bedar fiña. Mendi ostien "por ejemplo" bedar fiñe dau. Ardixek motz-motz eitten dauen lekuen fiñe, bai, hareik haundi eitten ez dutse ixten. Hareik ez dutse ixten, klaro, ardixe gaiñien dago-ta.
- Orduan albitza?
- Albitza da graminea bat. Leguminosa esaten dutsie honei, e, txidarra-ta. Garixen tipue dauko. Bedar bastuena esaten dabe baiña. Bere sasoian ebai ezkero danak bardiñek ei die. Hantxe bere sasoie hartu biher, berde-berde bururutze datorrenien, orduentxe; ez e burue urten eta han siketutekuen ia… puxkat pasaute.
- Eta bestela pagotxa edo?
- Pagotxia bai. Hori be zan forraje bat erein eitten zana.
- Baiña zeuek ez zenduen ereitten?
- Bai, eta hazixa hartu be bai.
- Maria: Pagatxie zan ona esnie emuteko.
- Pagatxia eta bedar baltza.
- Maria: Hazixa ataratzen, Mondragora ferixara fanda ibilitta gaz.
- Bedar baltza?
- Maria: Sekula bedarra. Hemen bedar baltza esaten jakon, guk sekula bedarra esaten guntsan.
- Bedar baltza ebai orduan igeteixaz eitten zan asko. Nik segiaz be ebaitte daukat, nire aittajaunek igeteixaz ebaitten euen. Eta Zuazubixkarreko Benitto egon ei zan gurien kriaua, eta gure aittajaunek erakutsi ei eutsen ipurdittik baiño apurtxo bat goragotik ebaten, hurrengoko kortie etorten ei da asko hobeto. Gure aittajaunen kontsejue kriauei emuteko.
- Orduan erein egiten ziren bedar baltza eta pagatxia?
- Pagatxie ez dau brotetan. Behin ebai ezkero fuera, e. Han artue erain bihe da berriro.
- Maria: Korte bat bakarrik. Baiña bedar baltzak badauko kortie.
- Bedar baltzari etorten jako hiru korte, lau, segun zelakuak.
- Maria: Itxi buruketan, orduen lorie ebai eta hazixa.
- Eta hazixari zeozer eitten jakon?
- Maria: Gorde, siketu, zakutan sartu eta gero biher zanien hantxe egoten zan.
- Ha bere forrajiaz egoten zan. Eta jo bihar dozu /bihozu/, idaegurre esaten jakon. Jo bedarran moduen… eta hazixe geraketan zan.
- Idaegurre zer da?
- Idaegurrek die bi makilla…
- Maria: Hortxe eskapeien esegitta dau.
- Esegitte bistan dau.
- Maria: Bi makilla, narru bategaz, holaxe zertuta, harek jiran buelta ein deixela. Koltxoiek eta be hola joten zien.
- Eta horrek dauka izena?
- Idaegurre.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!