Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Jatekoa baserrian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zer bazkaltzen zuten. Baba gorria egunero; garizuman bijilia egunetan baba zuria. Bijilia urte guztian zehar egin behar ez izateko, bulak hartu behar izaten ziren. Domeketan garbantzuak jaten ziren. Afaltzeko zer jaten zuten. Gaztainak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bazkaldu ta ze eitten zeuen, babagorrixe?
-Aste guztien babie, babagorrixe.
-Beti babagorrixe, hasi astelehenien eta zapatura arte?
-Bai ba, babie. Bijili..., Garizuman bijili-egunetan babazurixe. Hari txorixoik pe ezin sartu. Bijili-egunetan.
-Hori errespetau eitten zan.
-Bai, bai. Honbre!, hoixe errespetatzen zala (ardura) haundixaz. Eta bijilixek urte guztien zera eitteko, bulaak hartu bihar izeten zien.
-Bulak?
-Bulak, bai, bulak.
-Eta zer izeten zien horrek?
-Papel batzuk. Nire denporan arzobispue edo, Pla i Daniel firmetan zittuen horrek. Eztakit zer zan, obispua edo kardenala edo. Pla i Daniel. Bulak hartu biher izeten zien. Da baten bat hiltten zanien be bulak erueten zien, harek aparte izeten zien. Orduantxe ekarri, pagau bulok eta gero jentiek gura euenak ba diru apurtxo bat itxi ta hillekue bota kajara. Baiña bestela bulak hartu biher urdaixe jateko. Urdaixe edo okelie jateko. Bai ba. Eta domeketan jeneralien garbantzuek.
-Aziakin edo?
-Aziakin edo okela apur bategaz ifinitte edo; lelengo saldie eta gero. Baiñe aste guztien babia.
-Eta afaitteko?
-Afaitteko patatak edo izeten zien, porru-patatak, leka-patatak edo makarroin batzuk be bai noizbaitten edo gure dana.
-Eta gero gaztaiña-denporan gaztaiñia asko jango zan?
-Gaztaiñak, honbre! Gaztaiña asko. Boo, makiña bat gaztaiña batuta gaz gu. Domu Santuek artien gurien zurittute, egositta jaten zien. Zuriketan lana, lana eukitten euen zuriketan. Domu Santuek aillegetan zienien erreta handik aurrera, ha poza! Zurittu biharrik ez.
-Gaztaiñak hartu eta kamarara jaso?
-Ez, ez gittuen kamarara jasotzen, behien eukitten gittun, tejabanan eukitten gittun. Hori tejabanioi, oin dauen hori idiaz egoten zan kanpotik, horma bat, idie asko ibiltten zan, horma bat, eta hor gaztaiñak egoten zien. Baiña haik gero apartau, haik azal da guzti, koskol da guzti etorten zien, eta harek koskolak apartau ein biher izeten zien, xehetxuek eta ba bota ganauei edo txarrixei edo. Gaztaiñak eta gaiñien esnia (...). Etzan egoten besteik eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia