Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Txerri-haztea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Txerri-hiltzea zegoenean, banatu egiten zen senide eta auzokoen artean. Txerria gaztea zen bitartean, kanpoan ibiltzen zen pagatxa jaten. Aretxabaletan hilean behin feria egiten zen; Arrasaten 15 egunean behin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Txarrixa hiltzen zanian emuten jakon parteik edo?
-Batzuk erueten zeuen, guk ez. Guk ez gauken kostunbreik. Txarrixa hiltten zanien partiduten neu ibiltten nintzen. Hamen auzora Zaloñako hirurei, Zubillagara, gure tio bat han euen, Itturbera, eta Leetera, eta kalera beste tio bati. (...)
-Urtian bat hiltten zan txarrixa?
-Bat. Guk bai. Leku batzutan bi be hillten zittuen baiñe gurien bat hiltten zan.
-Txarrixe barruen egoten zan beti ala ataraten zan?
-E, gaztetan bai. Paatxie egoten zan lehenau, bedar bat, bedar klase bat da paatxie. Gero lora gorri bat eitten jakon zaharketan danien, lora gorrixe eitten jakon. Hori maiatzien kentzen zan eta gero paatxian onduen artue sartzen zan. Paatxie ba txikiñek zienien. Jeneralien hor Gabon inguruen edo lehentxuao hiltten zan, baiñe bat hil orduko beste bat ekarri eitten zan berrido. Eta paatxie aguro etorten zana zan, e, bedar bat aguro. Agostuan ereitten zan, agostu inguruen ereitten zan, eta gero ba han txarrixai jaraitten jakon txikixa zan artian da. Bi (...) eta bat saldu be bai. Atxabaletan ni eonda nau txarri salketan aittagaz fanda, burdixan hartu ta txarrixa. Etxien be jango gauen baiña, diruek falta eitten euen da, eruen ein biher. Atxabaletan ferixie eitten zan hemen. Neu eonda nau ferixan. Mondrauen be haundixa eitten zan, baiña lehen eitten zan hamen be ferixia.
-Zenbatian behin eitten zan?
-Uste dot hillien hirugarrenien eitten zala, uste dot, zapatuen. Hillian behiñ itten zan hemen. Mondrauen hamabostien behin.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia