Aramaio (Araba)

Ezkontzeko, janaria prestatzen ikasi behar

Ezkontzeko, janaria prestatzen ikasi behar <p>Ezkondu aurretxoan Bergarako Gaspar tabernan egon zen neskame, tripa-truke, sukaldeko lanak ikasten. Ordura arte baserriko lanetan bakarrik jardundakoa zen. Neguan huntzaren fruituak (huntzurria) batzen zituzten bildotsekin zeuden ardiei emateko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-072-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkondu aurretxoan Bergarako Gaspar tabernan egon zen neskame, tripa-truke, sukaldeko lanak ikasten. Ordura arte baserriko lanetan bakarrik jardundakoa zen. Neguan huntzaren fruituak (huntzurria) batzen zituzten bildotsekin zeuden ardiei emateko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta orduen zazpittik hamalau arte eskolan.ar
-Bai, ahal dotenien.
-Ahal zenien. Eta bueno, gero esan dozu klase partikularrak be hartzen zittula.
-Bueno bai, baiña hareik be justuak, e? Ez holan asko.
-Horreik etxien hartzen zittuen?
-Bai.
-Eta behin eskolia akabo eta gero…
-Betik egoten zan niretako zeozer itteko.
-Zu orduen betik etxien.
-Ni etxien. In nittuen…
-Kriada edo etziñan ibilliko?
-Ezta. Kriada jun nitzen Bergarara, ezkondu in nintzelako. Ba klaro, nik etxeko […] ez, eta ezebe enekixen. Eta in nittun hiru hillabete hor Bergaran, Gaspar edo. Zan taberna bat, ta haraxe jun nitzen koziñan ikastera.
-Tabernara ikastera.
-Bai. Ikastera, e?
-Baiña kriada moduan?
-Kriada moduan bai, baiña kobrau barik, e?
-Kobrau barik.
-Bai. erakustearren egon nitzen hantxe hiru hillabete. Ta hiru hillabete baiño lehenago hasi jaten aitta: noiz etorri bihon etxera? Noiz etorri bihon etxera? Ta, bueno.
-Bergarako Gaspar-ren esan dozu?
-Bai.
-Tabernia zan, edo jatetxia, edo bixak?
-Tabernian zan, bai. Oin eztakit zelan dauen ha.
-Etxat itten ezaguna izen hori. Baiña neu Oñatikua naiz.
-Bai. Ba hantxe egon nitzen. Ta hiru hillabete baiño lehenago aitte larri zan. Noiz etorri bihon; noiz etorri bihon.
-Eta fan in bihar. Edo etorri in bihar, e?
-Badakitzu. Eta gero harek esaten ustien /esatestien/ beste hillabete gehixago eta beste hillabete gehixago. Eta ba bueno, beste hillabetien ta enittuan danak akabo. Baiña ba lelengoko hamabost egunek itxi ustien /itxistien/. Nire bizimodua horixe izan da.
-Eta orduen handik Bergaratik, hor zenbat urte zeukatsun?
-Bergaran egon nitzenien? Ba eukiko nittuen, 24az ezkondu nitzen, ba nik eukiko nittun hogeta pare bat urte edo.
-Emakumia ya indda.
-Bai, bai. Emakumia, ba klaro. Ba horretxegaittik.
-Eta ordura arte orduen betik e…
-Ni beti izan naiz baserrixen.
-Eta lehen kontau dostazun hori, ardixak edur azpiko larria jateko zuek edurra batu itten zeueilla, bedar hori bistaraketako ta.
-Bai.
-Halako lanik goguan dakotsu besteren bat, oin makiñiakin edo beste modu batera itten danik. Holako lan zerak, neretako oso arrarua da, nik sekula entzun barik neuken hori. Ardixentzako larria bistaratu egin bihar izaten zala.
-Ba huntzurrixak boliak eukitten dittu ba, horreik gorrixok. Zuek eztakit zela esaten utsezuen. Huntzurrixa, berdea, hori berdiori, hor daku guk, e…
-Arantzaduna?
-Arantzia ez, eztauko arantzarik.
-Korostixa?
-Ez. Guk huntzurrixa esaten dutsagu /esatetsau/. Hortxe gero fijau zaittez eta hortxe, tabiketan eta taberna aurrekaldien dau horman pegaute. Hori gora juten da e…
-A, huntza.
-Zuek holakon bat esango dutsezue.
-Bai, huntzaren famelixakua, paretak tapaitten dittuena.
-Hori da! Ba hori, ardixendako billotsa itten auenak[endako] besterik ez eukien, ez bedarrik eta ez ezer, horreik batzen ibiltten gitzen arbola gaiñera igota. Ardixek barruen zeozer jan dagixen.
-Zela esan dozu bedar horren izena, edo landara horren…?
-Huntzurrixa guk esaten dutsau /esatetsau/ horri, bai.
-Huntzurrixaren puntak, puntak edo bolak edo, “bayas” edo esaten xate erderaz. Huntzurrixaren baiak ardixentzako. Billotsakin egozenien, ezta?
-Ba klaro.
-Billots garaixan. Ondo dago. Zuek horreik batu ta… baiña hainbeste ardintzako asko batu bihar.
-Baiña danendako ezin. Batzuk egoten zien argaltxuau, besta batzuk egoten zien fuertetxuau, eta fuertetxuak ba, ke pase esan ta aurrera, ta bestiak berriz, ba emun in biher.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia