Basauri (Bizkaia)

Ganaduaren inguruko azalpenak

Ganaduaren inguruko azalpenak Ganaduaren inguruko azalpenak. Egunean hiru bider ematen dio jaten ganaduari. Pentsua, arbia, eta belarra edo alpapa. Gero azpiak atera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BSR-135-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ganaduaren inguruko azalpenak. Egunean hiru bider ematen dio jaten ganaduari. Pentsua, arbia, eta belarra edo alpapa. Gero azpiak atera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zer, Jose, zer zabiz iten ba?
- Ba hemen nabil naboa txikertan ba behientzaka... a ver emoten bajako jaten behieri.
- Egunero emoten etzezu?
- Egunero, bai, bai. Egunian hiru bider. Naboa dagonean hiru bider.
- Ta zer gehixau jaten daurie ba, naboaz aparte?
- Gero... janan... naboa, lehenengo... lehenengo zera, pentsue goizetan. Pentsue. Ta gero, berdin naboa, ta gero siko apur bet. Siko apur bet, bedarra, alfalfa apur bet edo holan. Gustetan jakie. Ta gero, etxekolanak in... azpixek atera, sahatsak, holantxe gabiz, hemen'e...
- Bai, bai.
- Ta zer gehixau ein behar da behixekaz ondo gobernetako? Atara pasioan edo ze in behar da?
- Bai, bai. Behixek ba landara, goizean jaten emon, ta gero ba landara atara, atera behar jakoz... landara. Ta gero ba gobernau. Gero gabeko zera be bai, eduki behar da.
- Bai?
- Ta gero kuidadu apur be bai eduki behar da ze behixak di /dira/ egunaro-egunaro begitu behar jakie, a ver zer daukien. Hori notara moduen da, notarak bere janaxa badauko [...] in behar da, ta ganadua bardin.
- Ta gana txarra badaukixek... zer esne gitxiago emoten daure ala?
- Bai. Bai, esne gitxiau, ta eurok bere tristerik dauz, hori notara moduen. Nobera be... honazkiño gogo txarragaz eramateko respontza txarra, ganadua bardin-bardin, be oso txarto.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia