Aramaio (Araba)

Gatzatua Letazurko jaietan

Gatzatua Letazurko jaietan <p>Gazta asko egiten zituzten. Letazurko ermitako jaietan gatzatua saltzen zuten, etxeko artesne guztia erabiliz. Garai haietan bildotsa beranduago jaio eta artesnea apiril-maiatzean izaten zen. Gazta dendetara edota etxetik zuzenean saltzen zuten. Bai Arrasatetik eta bai Gasteiztik etortzen zen jendea gazta bila. Uztailean antzutzen zituzten ardiak, basora bidaltzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-072-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gazta asko egiten zituzten. Letazurko ermitako jaietan gatzatua saltzen zuten, etxeko artesne guztia erabiliz. Garai haietan bildotsa beranduago jaio eta artesnea apiril-maiatzean izaten zen. Gazta dendetara edota etxetik zuzenean saltzen zuten. Bai Arrasatetik eta bai Gasteiztik etortzen zen jendea gazta bila. Uztailean antzutzen zituzten ardiak, basora bidaltzeko.

Transkripzioa

-Eta esnerik emuten euein ardi horreik?
-Bai. Gazta morduak itten gittun guk. Bai. Gazta morduak eta gaiñera hori bakarrik ez. Etorten zan han gure Aixolara joiatzela, goratxuau, Errota Barri baiño goratxuago dago ermitta bat, Letazur esaten dutsiena.
-Zela?
-Letazur.
-Letazur ermittia?
-Bai. Eta hango fiestak ba lehenau itten zien. Zera, Paskua hurringoko zerien ba itten zien hango jaixek. Ta hango jaixetan jentie ba asko eukitten geben gatzatua jaten. Hara erromerixara igoten auen jentiek […] gatzatua in biher izaten gittuen.
-Jai horretarako.
-Bai.
-Esan dozu Paskuako hurringo domekan?
-Paskuako hurringoko domekan itten zien, bai.
-[…] gatzatua. Zu umia ziñanien be gatzatua jaten zan?
-Bai, betik.
-Leku batzutan beranduago etorri zan gatzatua jateko ohitturia.
-Ez, ez. Bueno, han be ba jolin etzan izaten orduen be eneruen eta febreruen oin egoten dan moduen esnie. Orduen egoten zan mariatzien, apirillien, marietzien eta hor, hor egoten zan.
-Billotsa beranduago jaixoten zalako.
-Bai. Billotsa beranduau izaten zan. Bastante beranduau.
-Klaro. Nere tiak eta: “gatzatua zela ingo giñuan ba, eta gaztaia zekin in bigiñuan ba?”
-Guk gatzatua betik jaten geben etxien, e? Hola jaixetan, gure aitte zanak jaixetan gatzatua ez dadilla /eztailla/ falta; gaztai ez otsan inporta iñ ez arren. Baiña gatzatua eztailla faltau, e?
-Gaztaia nun saltzen zeuein?
-Ba dendetara. Ta holantxe jentiek asko etorten zan ostantzian be, etxera gaztatan, asko.
-Ona ingo zeuein orduen.
-A, eztakit. Gustau itten jakon jentiari.
-Ze etorten zan, herriko jentia, edo Arrasatetik, edo?
-Bai, Arrasatetik be bai. Baitta zeretik, Bittorixatik iñoiz etorri jaku, etorten jakun jentie gaztatan.
-Garai hartean baserritar danak itten euein gaztaia, edo?
-Bai, orduen hemen etzan saltzen. Baiñe gero, klaro, marietzien hasten bazintzen ardixek batzen, ba zerien, marietzien batu esnia hasi, ta gero juliuen ya antzutu itten zittuen ostera, ta gero larretara, basora.
-Horixe, bi-hiru hillabeteko…
-Horixe, ta haxe izaten zan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia