Aramaio (Araba)

Eskuz eginiko bide eta zubia

Eskuz eginiko bide eta zubia Gari-jotzeko makinaren lanik handiena, idiekin etxerik etxe mugitzea zen, bide onik ez zegoelako. Salturralderainoko bidea eta zubia etxekoek egin zuten, eskuz. Itxitura bat jarri behar izan zioten bideari, lapurrei bidea eragozteko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-070-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gari-jotzeko makinaren lanik handiena, idiekin etxerik etxe mugitzea zen, bide onik ez zegoelako. Salturralderainoko bidea eta zubia etxekoek egin zuten, eskuz. Itxitura bat jarri behar izan zioten bideari, lapurrei bidea eragozteko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gari-joteko makiña hori, zera, kamarara lastua botaten ebena eta hori, hori be batzuren artian, baikotzak beria ez eben erosiko, ezta?
-Bai, letxes!
-Eta gero lanak, ze itten zittuein, etxe baikotzak, txandaka? Igual lau baserri baziñain, lau etxetakuak baten lanak in, gero beste batenak eta…
-Ez. Txandaka itten zan, baiña harek segittuan botaten zittuen etxe bateko lanak; harek etxe bateko lana botateko zenbat bihar eben? Lanik txarrena eukitten euen trasladue; ta bera zan haundixe eta idixekin ebali biher, oingo moduko kamiñorik ez euzen orduen. Hona gurera be e zeuen, kristonak eitten gittun ekarten, hemen ez euen kamiñorik. Handik kamiñotik hasi eta hona neuk indda dau. Neuk eta etxeko anaiek. […] iñok lagundu barik, e? Iñok lagundu barik. Ta errekako zubixa, o zubixa, han ura pasaitten dana? Ha be geuk indda dau, e? Geuk ha be. Masie iñ eskuz ta barilla mordua, eta geuk indda hori kamiñue. Bakar-bakarrik hona kamiñuen, ointxe alkatia izan zan hemengo bat, Mondraueko bat, Arrasatekua, oin hemen, Barajuanen bizi da, ta haxe alkate egon zanien, orduentxe etorri zan zementua aber bota gekien, ta zementua. Ta zementua bota, bota euen ba ha barreraraiño. Etxeraiño bata itten nostien, baiña orduen ze pasetan zan? Ha barrerie neuken ipiñitte, abusuagaittik, e? Igual etorri eta erreminttak be falta etxien, eta jentie etorri itten zan, neu igual etxien ez ta. Ta orduen ipiñi naben barreria. Eta esan nosten aiuntamientuko batek: bueno, barrerie kendu in bihok. Ez!
-Orduan barreraraiño bakarrik.
-Zuek bota barreraraiño, eta nik hau gaiñetikua neuk botako huat. Ta hori neuk botata daukat etxetik, handiko honarakua dana, e? Ta oin ba zabalik egoten da, jeneralien egoten da por ejenplo, baiñe geu norabait bagoiez zerrauta eukitten dogu. Gero hona etorten zan bestela bat kotxiakin eta erreminttak pe faltau etxien. […] guri. Eta holaxe indda daukot nik asuntuak danak. Holaxen.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia