Eskolara joan beharrean etxean lanean
Zortzi urterekin karmelitetan hasi zen eskolan. Aitak ez zuen eskolarik, baina amak bai. Aitak tratuak eta kontuak buruz egiten zituen. Maria askotan etxean geratu behar izaten zen aitari laguntzen.
- Proiektua: Beasaingo euskara eta etnografia
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko abuztuaren 31a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: BEA-012/015
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Mojak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Esan dezu, orduan, zu karmelitetan…
- Bai, karmelitatan. Ta… beatzi… zortzi urtekin amak eakutsi zin nei nola hartu lapitze. Arten ez zeon boligrafoik. Ba, lapitze. Ta nola manejatu. Zortzi urtekin.
- Eta amak… etxian, orduan?
- Amak etxen. Eta gero…
- Alaba: Zuen amak bazekin?
- Aittek ez zeuken eskolaik.
- Alaba: Aittek ez zauken eskolaik…
- Eskolaik ez zeuken, ez zekin firmatzen. Amak bai.
- Alaba: Ta tratuk nola itten zittun aittek?
- Aittek memoriz.
- Alaba: Buruz…
- Errealakin. Hoinbeste erreal ta hoinbeste erreal.
- Orduan, orduko dirua errealak, ez?
- Errealak zien. Eta hoinbeste… behi horrek hoinbeste balio du, hoinbeste erreal ta hola eta holaxe eitten zoen tratoa.
- Eta amak, orduan, eskola nun hartutakoa, auzoan bertan edo…?
- Amak ez dakit nun ikasiko zon, Unsaingoa zan hua ta. Gue gizonan bizilagune, bestekoa. Ez dakit nun ikasi…
- Alaba: Hogei urtekin ezkondu zan…
- Hori da, hogei urtekin.
- Alaba: Baiño…
- Ondo.
- Alaba: Baiño jantzik zien haiek, ama…
- Bai, oso.
- Alaba: … etxe hartakok.
- Oso, oso.
- Orduan, zortzi urtekin zuk ya…
- Bai, ta geo hamaika urtekin ya… Bueno, zortzi urtekin hasi eskolan, baiño erditan etxen. Aittek esaten zin: “Maria —ni, Maria— Maria —o Mariatxo o ez dakit ze esaten zin— ba, gaur irik ittulatzeko laune behar det ta etxen geatu beharko dezu”. Akabo nee eskolea. “Y yo feliz”.
- Bai? Bai? Gustorago etxean lanean eskolan baiño?
- Alaba: Geroz ta atzerago eskolan, noski…
- Eta hori. Eta hala gelditzen nitzen ni etxen, ta prime… gustora. Baiño hurrungo eunen atzea ni bestetatio. Bestek aurrea pasauta… ta ni atzeago.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!