Antzuola (Gipuzkoa)

Irimo auzoa

Irimo auzoa Iralatorre baserrian jaioa (Irimo auzoa). Irimoegi auzoaren banaketa. Auzoaren inguruko azalpenak; azken urteetan eman diren aldaketak. Baserri izenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-065-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Iralatorre baserrian jaioa (Irimo auzoa). Irimoegi auzoaren banaketa. Auzoaren inguruko azalpenak; azken urteetan eman diren aldaketak. Baserri izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Kontaukostazu noiz jaiotakoa zaran eta zein basarrittan jaio ziñan?
-Basarri honetan bertan?
-Bai.
-Ze izen dauka honek?
-Iralatorre.
-Irimo auzuan?
-Irim auzua. Irimo Alto da hau. Gero hori, kamiñotik haruzkua “Bajo”. Hor frentera dagon hori.
-Orduan auzuan bertan bi zona edo...
-Bai. Bi barrixo. Hau Alto eta bestekaldia Bajo.
-Eta gitxi gorabehera basarri kopuru berdiña?
-Ez, hemen gehixao. Han oiñ gutxi. Han lau basarri batera-batera Arrandain, baiña harek bajau zian behera eta.
Justina: batera juten die, horrek egunero juango die, haura sostenitzen dabe basarrixa. Egunero eingo dabe bueltia, baiña bizi-bizi han ez.
-Hemen Irimo Alto honetan basarri gehixao dare?
-Han handikaldian baiño bai.
-Eta hemenguak gutxi gorabehera mantendu eitten dia, bertan bizi da jentia? Edo asko galduta dare?
-Asko ez. Bat. Goikoetxe eta...
Justina: Goikoetxe haura bota zan. Iribarren egongo die beste bi bizitza lehenguak, baiña baten ba txakurra dauke eta egunero joaten dia. Bestia Bitorixan bizi da eta harek erretillia ein zotsan, baiña... Haura eta Irala.
-Gaiñekaldekua hutsik dao.
Justina: Gaiñekaldeko etxia; eztakitt hor pasau zan sekula gora. Teillatu sailla jausitta eta zertuta dao. Hori eta haura dia jabe batenak. Erak Bitorixan bizi dia eta.
-Orduan batzuk badare bizitzen...
-Bizi izeten? Bai.
-Hor dare albuan lau illaran, eta gero beste hiru illaran. Eta Sasketa eta Iribar. Eta gero hau bi bizitzakua da, eta gero beste bat [Aitza] bi bizitzakua. Hori beheko hori be agroturismua.
-Ibarre?
-Ibarre.
-Eta horrek zer die, bi bizitza?
-Ez, bakarra.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia