Aramaio (Araba)

Baserriko lanak ere egin behar

Baserriko lanak ere egin behar Hamazazpi urte arte ibili zen aitari laguntzen. Osaba ikazkinei laguntzen ere ibili zen. Hortik aparte etxeko beste lanak ere egin behar izaten ziren. Lantegian hasi zenean, baserriko lanekin jarraitu zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-070-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hamazazpi urte arte ibili zen aitari laguntzen. Osaba ikazkinei laguntzen ere ibili zen. Hortik aparte etxeko beste lanak ere egin behar izaten ziren. Lantegian hasi zenean, baserriko lanekin jarraitu zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hori gutxi gora behera zenbat urte arte?
-Ba zenbat urte arte? 16, 16-17 urte arte bai. Baiña gero tiuek ibiltten zien ikazgiñen. Mutiko-mutikotan edo, mutikue nitzela be joaten gitzen, joaten zien, ikazgiñen ibiltten zien nire tiuak; ta zazpi lagun ibiltten zien txondorrak itten, ta basuen arbolak botaten, ta harei ura eruen, ta lapikuei kasu egin… ta han be in nittuen urtebete bat edo holan be ittten neben. Hola pasaten bizimodue.
-Ikazkiñ, e?
-Bai, holan, gazte denporia hola jun zan.
-16-17 urte arte.
-Bai. Ta gero etxien lana, honeik, garixe, zerak erain be, zerak, ta, bueno, hemen. Gero fabrikara jun nitzela izango zien, ba eztakit zenbat izango zien, baiña artien ni beti baserrixen ibiltten nitzen lanien.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia