Luistarren kongregazioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-077-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Antzuolako mutil guztiak luistarren kongregazioan zeuden, eta eskapularioa zeukaten lepoan. Soldadu joateko, gogo-jardunak (ejerzizio espiritualak) egiten zituzten; hilabete lehenago.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko apirilaren 07a
- Iraupena: 0:01:02
- Erref: ANT-077/040
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Kongregazioak , Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza
Transkripzioa
- Antzuolako mutil danak kongregaziño horretan (Luistarretan) zendeten?
- Bai. Bai.bai, danak.
- Distintibon bat edo zerik bazeukazuen?
- Zer bat ipintzen oskuen egun hortan, zera... Kristo Rey, kongregantian eguna zan hillan azkenengo domekia uste dot izeten zala. Zer bat, eskupularixuak esaten jakon hola..., eskupularixuak. Lepotik esegitta. Eta gero, soldau juteko, kintuak, ejerziziuak. "Ejercicios espirituales". Nahi zebanak jun.
- Luistarrak?
- Bai. Donostian "Villa Santa Teresa". Egonda nago neu be.
- Soldau joan aurretik?
- Soldau juteko..., soldau juten zan normalmente "entre marzo y abril", ba gabon ostian hillebete lehenao "ejercicios espirituales". Soldau juteko preparatzen. (Barreak).
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!