Antzuola (Gipuzkoa)

Taberna giroa

Taberna giroa Tabernan borrokak ere izaten ziren; Loroño zela edo Bahamontes zela... Bost taberna zeuden Antzuolan garai haietan. Gurasoek zahartuz zihoazen, senarra Goizperren lanean ziharduen eta honela Ondarre ixtea erabaki zuten. Umeak tabernan oso gaizki hazten direla dio Begoñak. Hiru seme-alaba izan ditu bera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-075-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Tabernan borrokak ere izaten ziren; Loroño zela edo Bahamontes zela... Bost taberna zeuden Antzuolan garai haietan. Gurasoek zahartuz zihoazen, senarra Goizperren lanean ziharduen eta honela Ondarre ixtea erabaki zuten. Umeak tabernan oso gaizki hazten direla dio Begoñak. Hiru seme-alaba izan ditu bera
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero beste tipo bat zegoan oso zelebria. A! esan dotsut, “¡nosotros somos ganaus!”. Ba kontu horretxek.
-Eta zure garaixan burrukarik eta egoten zan tabernan?
-Bai, bai.
-Zeatik edo borroka itten euein?
-Ba behin akordatzen naiz diskuziño bat. Batek esaten zeban: “¡se vive para comer!”, eta bestiak esaten zeban: “¡se come para vivir!”. Horretxeatik burrukia, baiña zelakua?! Zelakua alkarrekin!
-Bai, ukabilka?
-Ukabilka burrukia, bai. Gero beste baten Loroño zala eta Bahamontes zala be bai, burrukia orduan be, bai.
-Bertan, auzoko jentien artien?
-Bai, gure tabernan bertan, bai.
-Zenbat taberna egozen garai hartan Antzuolan?
-Santiagonekua, Eusebionekua, Isidronekua hiru, Antiguana lau, eta guria, bost bakarrik. Oin gehixago dare e? Bost-edo, bost taberna.
- Eta noiz hasi ziren tabernak gehiketan?
- Nik horrek bizi guztien ezagutu nittuan eta.
- Eta horreittatik bestiak jarraiketan daue-edo? Edo zeuek bakarrik itxi dozue?
- Itxi guk, beste danak… ez, Antiguan be ez dago, Antiguan be ez dago, haura be laga zeben. […]
- Eta zeatik itxi zeuen zeuek tabernia? Umiak-eta?
- Esaten dotsut ba, gizona hasi zan Goizperren lanian, eta gero ya berak ere gogorik ez, eta ama be ya geixotuta, aitta be zahartuta; bueno ba, laga in giñuan. Ez dakot damurik e? Askoz hobeto bizi gara, Jesus!
- Lan gutxiago egindda behintzet.
- Bueno! Umiak oso gehizki hazten dira tabernan, e?
- Hori zeuk dakitzu, ezta?
- Nik dakit hori. Hazi nittuan batzuk eta esaten dotsut ba, egun baten bat topau neban…esan notsan Joxe Mariri, banoia gora porsiakaso, umia lo laga dot eta. Etorri nitzen gora eta umia kumien azpixen jausitta; tabernan oso geizki hazten dira umiak, oso geizki.
- Zenbat ume hazi (di)ttozu.
- Ba hiru.
- Eta tabernari ez daue…
- (…)

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia