Donostia (Gipuzkoa)

Tabernako lanak eta janariak

Tabernako lanak eta janariak <p>Sukaldeko lanak eta garbitasuna, tabernan. Igandetan ere lanean. Oraingo gazteei buruzko iritzia. Prestatzen zituzten platerak. Arroz frijitua. Asteburuetan ibiltzen zen jende asko. San Ferminetatik estropadak bitarte.</p> <p>&nbsp;</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-132-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sukaldeko lanak eta garbitasuna, tabernan. Igandetan ere lanean. Oraingo gazteei buruzko iritzia. Prestatzen zituzten platerak. Arroz frijitua. Asteburuetan ibiltzen zen jende asko. San Ferminetatik estropadak bitarte.

 

Transkripzioa

- Ta batez ere garbitasuna ta fregaderan atera gabe ta mostradorian ta... Gure aitak esaten zigun hemen ez dakazuten igande bat e ateratzeiken e! Eta hor eoten giñan ixil-ixilik. Ez dakit hainbesteañoko pena dakaten e! Ez dakat penik ze oingo gaztiak denetatik dakate, ta zoriontsu daude? Ez dakit. Ez dakit holako zoriontsu dauden, baiño bueno hola ohi gea ta ya esta.
- Ze preparatzen zenuten? Hemen ze jan eta eman ziran orduan?
- Bueno, ba, ba... potaje gauza, zopa, potaje gauza ta kaxuelak.
- Kaxuelak?
- Bai. Txipiroyak e... tripakik... Txipiroyak asko.
- Zenbat ordu garbitzen?
- Zenbat txipiroi garbitzen gendun! Bueno... Ta tripakik eta haragiya saltsan ta gisauba ta... Holako gauzak.
- Ta bakallua ez?
- Bakallaua ere bai. Bueno holako gauzak. Gero, arroz prejitu asko eman izandu hemen patata prejitukin. Eta geo, piper gorri batzukin hola. Kroketak e bastante. Eta ensaladak. Ensaladak e asko.
- Ensaladak ika... izugarri. Ensalada... batzako ensalada.
- Ensaladak izugarri. Ta geo, etxian iten gendun flana ta...
- Hona nor etortzen zan hona? Aste... aste barrua ere bai langilliak eta hola?
- Ez, gehiyo asteburun e.
- Asteburuetan.
- Hille hau izaten zan. Nik esatet Igeldo Donostiko e... udara ez zala /etzala/ hainbesteñokua. Jendia hasten zitzaizun San Fermin aldetik eta e... regatak bukatu arte. Ya, gehiyo ya... bakoitzak bere lanetan eta hainbeste jende kanpotik ez zan /etzan/ etortzen.
- Ez.
- Ez, ez.
- Hemen bertako jendia etortzen zan gehiyo jatetxera?
- Bai.
- Ingurukua?
- Ingurukua, baiño... asteburun edo hola e. Larunbata, igandia... Hemen Antigua aldetik...
- Ze zan hau oso jatetxe dotoria?
- Ez, etxe... oso etxekua. Oso...
- Etxekua.
- Bai... Oain e askok esaten, galdetzen digue... Gaur e bi emakume hor [...] "pero si esto era la Casa Balentin".

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia