Donostia (Gipuzkoa)

Antiguako hondartza, tabernak eta dendak

Antiguako hondartza, tabernak eta dendak <p>Hondartza aerodromo moduan erabili zen, eta hipodromo gisa ere bai, baina berak ez zuen hori ezagutu. Tabernak: Bar El Avion eta Charola. Ezenarrotarren alpargata denda.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-010-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hondartza aerodromo moduan erabili zen, eta hipodromo gisa ere bai, baina berak ez zuen hori ezagutu. Tabernak: Bar El Avion eta Charola. Ezenarrotarren alpargata denda.

Transkripzioa

- Eta hondartza aerodromo bezela ere erabili izan zan, ez?
- Hori lehenago, bai. Lehenago bai. Bai, lehenago. Hori jardiñetan. Hori zan “campo de maniobras” eta, ordun, e... bai, orduan, ba, abioiak jeisten zian. Baiño abioneta txikiak, e! Baiño bai, bai, egia da, izan zan. Eta izan zan hipodromo ere bai eta iten zian hor karrerak eta gauzak. Bai. Baiño nik ez det ezagutu hori, e! Hori lehenago da.
- Eta zuk ze taberna ezagutu zenitun han, Antiguan?
- Antiguan?
- Zu bizi ziñan lekuan inguruan.
- Bueno, ni bizi nitzan [gunean], hor gure inguruan, hola, bertakoena zalako, pues hor zeon Bar El Avión. Ubiriatarrak ziran. Eta hori zeon, ba, Matia... ez dakit zenbat, Matia 16 o 18 izango da. Pareak dia. Hori zeon. Ta gero zeon Bar Charola. Escolta Real eta Heriz izkiña hortan, hor zeon. Eta egon da nahiko berandu arte egon da Bar Charola. Zinea izan zan ere bai; zinea ematen zun. Eta hori ya, hortik aurrera zeuden ya Bentaberri aldeko tabernak eta gauzak. Baiño, bueno, ez zian... ez zian oso famatuak. Ez dakit. Ez naiz gogoratzen behintzat.
- Eta dendak? Gogoratzen zea nun zeuden?
- Dendak? Dendak ni gogoratzen naiz, ba, nere aitonaren laguna hango jabea zalako, Ezenarrotarrak. Osea, Rafa da Rafa Albisu Ezenarro, ezta? Rafa Albisu Ezenarro Mikel Albisuren aita, ezta? Ba, hor bazeon “alpargatería” deitzen zitzaion: Alpargatería Ecenarro, ezta? Ta hori zeon plaza... plaza-plazakoa, Antiguako plaza [...] ondoan, izkiña iten zun. Eta bai, hor zeon alpargateria hori. Eta, bueno, ni hortaz gogoratzen naiz, bai. Hola, dendak... gero dendak... ez naiz gogoratzen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia