Muxika (Bizkaia)

Muniketako taberna, bolatokia eta erromeria

Muniketako taberna, bolatokia eta erromeria <p>Muniketan bi taberna ezagutu ditu. Bolatokia ere taberna bat zegoen etxearen aurrean egon zen. Inguru guztietako jendea batzen zen bertan. Domeka eta jai arratsaldetan erromeria egoten zen; Serafin zen soinu-jotzailea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-012-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Muniketan bi taberna ezagutu ditu. Bolatokia ere taberna bat zegoen etxearen aurrean egon zen. Inguru guztietako jendea batzen zen bertan. Domeka eta jai arratsaldetan erromeria egoten zen; Serafin zen soinu-jotzailea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Muniketan aittatu dozu eta ez doguz esan. Muniketan tabernie be egon zan, ezta?
- Egongo ez zan ba tabernie! Ni jokoan joaten nazen lekure beti ba arratsaldetan joaten naz. Harek be jubileta dauz: Patxi, Jose Luis ta Daniel jubileta dauz eta han pasetan dot denporie, jokoan ez badan kontu kontetan. Eta tabernie hantxe egoan nire akordu guztidxen. Eta gero hak itzi otsen eta gero Goikoetxetxikik ipiñi eban, beran koiñetuek ipiñi eban gero, Goikoetxetxikik ipiñi eban. Eta gero ha joan zan biherrien zera biherrien papelerara joan zan, sartun zen. Ta gero ha joan zanien gero ya han tabernan ez zauen zertu, ez eban zertu.
.-Eta bolatokidxe egon zan?
- Bai, botatokidxe be bai. Etxe eurrien, etxe eurrien bolatokidxe, bolatokidxe be. Eta horra batzen zan jentie! Baie Gorozike aldetik, Etxano, Oromiño, Mendata, Mendata aldetik be dana jentie batzen zan hor. Hori beterik egoten zan domeketan. Soiñue, jeneralien Serafin egoten zan orduen, Serafin soiñu joten.
- Ze izeten zan domekatan-edo?
- Domekatan. Domeka atsaldetan eta jai atsaldetan. Serafin jeneralien egoten zan. Bai domeketako haixe. Eta jentie batzen zan gero asko!
- Eta nungoa zan ba Serafin? nungo semie?
- Serafin kamiñerue izen zan hori. Hori Zugastietan bizi zen. Hori Zugastietan bizi zen, untxe Eujenio bizi dan etxien uste dot bizi zala Serafin, kamiñerue zan hori. Eta gero hortik bota auen Arratixara edo horra destiñau eben hemendik. Ta gero Zornotzan bizi zan azkenien, hantxe hil zan, Oromiñokoa semie zan hori. Oromiñokoa.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia