Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi
Donostia (Gipuzkoa) (1929-2012)
Biografia
Donostiarra, euskal kulturan oso ezaguna da Txillardegi. Idazlea, hizkuntzalaria, irakaslea... 30etik gora liburu eman ditu argitara. "Leturiaren egunkari ezkutua"-rekin euskal nobelagintza berritu zuen, 1957an. Politikan ere jardun du. Bilbon Ingeniaritza ikasten ziharduela gazte mugimendu abertzaleetan parte hartzen hasi zen. EAJren ekintza faltarekin konforme ez, eta Ekin taldea sortu zuten, ETAren hazia. Hainbat aldiz atxilotu zuten, eta 1961ean erbestera jo zuen. 1976an itzuli zen, eta Euskal Sozialista Biltzarrea sortu zuen. 1980ko hamarkadan HBko Mahai Nazionalean ere egon zen. Baina euskalgintzan ibili zen batez ere. Hainbat ikerketa egin zituen, eta hizkuntzalaritzako irakasle jardun zuen EHUn. Euskaltzain urgazlea zen. Antiguan bizi zen txikitatik, eta "Antigua 1900" liburuan jaso zuen auzoa garai batean nolakoa zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-010 | 2009 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute