Donostia (Gipuzkoa)

'Txillardegi' ezizena

'Txillardegi' ezizena <p><em>Txillardegi</em> ezizena nondik datorkion. Tolosatik joan zen aitona Donostiara. Bizi zen tokiaren ondoko etxea zen <em>Txillardegi</em>.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-010-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txillardegi ezizena nondik datorkion. Tolosatik joan zen aitona Donostiara. Bizi zen tokiaren ondoko etxea zen Txillardegi.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bueno nere izena Txillardegi hori zan, etxe ondoko hor badao ba bat baiño ez dakit geo nahi bazu […] hartu eo, nahi bazu ingo deu, nahi bazu enfokatu. O sea ni bizi, nere aita, aitona etorri zanen Tolosatik ba joan zan bizitzera Antiguora, ta orduan ba erosi zun lur sail bat, hain zuzen ere Txillardegi ondoan. Eta orduan, ni ez naiz ezer’e Txillardegiri buruz, Txillardegi zan Iturria izeneko bat, Donostian Donostian ba en fin, alkateorde izandakoa ta hola, ezta? Hoiek zian nafartarrak, karlistak gaiñea. Eta orduan, eta baiño hala ere, etxian beti nik entzuna det: “Joe Txillardegi!”, hemen zeola tal, ni goatzen naiz gaiñea, gazte nintzanean oaindik ere Matia kalean bazeon han: Casa Chillardegi, CHkin eh. Nik banekien beti, nere etxea zeola aldameneko zea, nere etxeko, egia esan nik, nere etxe zaharra, nik hartu behar nun Ondarreta izena baiño Ondarreta ez nun hartuko ez dakit, ez zitzaian iruitu interesantea. Iruitzen zitzaian interesanteago zala Txillardegi ba, ez dakit, dudik gabe ez dao beste Txillardegiik, ez dao… Ta hola gertatu zan, hartu nun Txillardegi, hasi nintzan idazten Txillardegi izenarekin ta gero azkenean Txillardegi, Txillardegi, hola gelditu da asuntoa. Ni hasi nintzan ya, hasieratik hasi nintzan idazten, erabilli ditut beste ezizenak ere bai eh, baiño hor en fin, sustraitu dena ez dakit zeatik ba Txillardegi izan da. ‘El brezal’, ezta? ‘Zona de brezos’, bazeuden gaiñea. Han zeon bai.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia