Getaria (Gipuzkoa)

Antzinako sagardotegiak eta parrillak

Antzinako sagardotegiak eta parrillak Sagardotegian parrilla ere izaten zen, kalean jarrita. Jeneroa norberak ekartzen zuen etxetik eta bertan erre. Ondoren, aita marmitakoa egiten hasi zen, eta gutxika-gutxika jatetxe bihurtzen hasi zen. Madrilgo jendea ere hasi zen agertzen eta, ondoren, frantsesak. Hala ere, madrildarrak gehiago joaten ziren Zarautzera Getariara baino.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-020-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sagardotegian parrilla ere izaten zen, kalean jarrita. Jeneroa norberak ekartzen zuen etxetik eta bertan erre. Ondoren, aita marmitakoa egiten hasi zen, eta gutxika-gutxika jatetxe bihurtzen hasi zen. Madrilgo jendea ere hasi zen agertzen eta, ondoren, frantsesak. Hala ere, madrildarrak gehiago joaten ziren Zarautzera Getariara baino.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Kontatu didazu pixkat lehen nola hasi zan.
-Ba sagardoteya, bai.
-Parrila kanpuan jarri...
-Bai ba, orduan jendia hasi zan, esto, sagardua eta ardua eraten zuen eta, baiño beak ekartzen zuen ba, orduan arrai asko izaten zan, hurrian harrapatzen zutena, ta honela ein, ta ogidxen gaiñian jan eta hamaiketakoa bezela, eta horrela.
-Zuek parrilla jarri eta jenerua norberak ekarri.
-Bai, hori da, norberak ekarrita puxkanaka-ta. Geo, ba, pixkat gero hasi giñan ba gauzak eta egiten. Nere aita marmitakua egiten oso abila zan, eta, ona, oso ona egiten zula esaten zuen eta ya Madridko jendia, Frantziko jendia ere bai, eta gero frantzes jendia, baiño puxkat gelditualdi bat izan zuen, eta oain berriz ere asko etortzen da Frantzitikan, o sea.
-Eta garai hartan, zu gaztea zinala eta, hemen kondiak eta markesak eta Madridko jendia eta...
-Bai, bueno, bai baiño hamen orduan Zarautza juten... etortzen zan jende asko markesak eta holakuak. Oain zenbat itxe daude, igual itxiak eginda eta, "Las casas de Santillana" ta, por qué?, porque antes estaba el chalet del Marqués de Santillana, ta horrela zaudezelako. Berez Zautza era más...
-Eta honera ez ziran etortzen?
-Honea? Bai, etortzen zian, baiña berez zan Zarauzko jendia, bueno, Zarautzan itxiak eta zauzkatenak. Hamen oso gutxi zan, bat edo bi edo horrela, gutxi zan, honea...

Egilea(k): Jesus Iribar

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia