Antzuola (Gipuzkoa)

Antzuolako ohialgilea; artilea

Antzuolako ohialgilea; artilea Antzuolako "tejerua". Amaren arrioko arropak ehunezkoak ziren Beraien baserrian ez zuten linurik (lihorik) egiten, baina azpiko baserrian bai. Artilearekin haria nola egiten zuen amak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-068-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Antzuolako "tejerua". Amaren arrioko arropak ehunezkoak ziren Beraien baserrian ez zuten linurik (lihorik) egiten, baina azpiko baserrian bai. Artilearekin haria nola egiten zuen amak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dozu izarak eitten zittuala...
-Bai. Gerra ostian zan hori.
-Baiña nun? Antzuelan?
-Bai. Kalebarrenian. Aldamarkua. Oinddio etxia han dao. Tejerua hil zan, haura zaharra zan. Eta gaztiak, ez ba, harek (eitten) zeben moduan ezin segittu. Eta harek ein eitten zeban, eta familixia harek be dezentia, eta gerra denporan patatia edo, ogixa edo, artua edo, zeoze. Eta guk eruaten gontsen eta gero telia, ordaiñian telia, eta holaxe. Trukia.
-Orduan ehunezko telak justu-justuan ezagutu zenduzen, baiña biharbada aman arriua...
-Bai, aman arriokuak. Guk ez, ehuna eitten eta. Han beheko azpikaldeko basarrixan eta bai. Liñua eta hartzen zeben, baiña gurian ez.
-Liñua hartzen zeben, orduan zuk ikusitta izango dozuz liñasoruak eta zelakuak zian?
-Liñua nik ez dakit ba. Guk sortetan ikusten giñuan, batzen zebenian, han beheko basarrikuak.
-Loratsuak?
-Ez dakit.
-Lora urdiña edo?
-Ez dakit, ez dakit loria zelakua etaratzen zeben. Umiak giñen. Goruutan be eingo zeben harek, e! Eta txarrantxia edo ez dakit zela esaten zotsen, pasatzen zebena eta. Nik ez dakit!
-Eta kardau...
-Kardau? Zera bai, harixa, ardi-lania bai.
-Bedarrai berari... Hazixa soltatzeko edo...
-Ez dakit ze eitten zotsen bedarrai. Nik ardi-lania bai. Gure aitta zanak be txabilliakin zera eitten zeban, harixa. Eta hemenguak be bai. Kardak izeten zien, ardi-lania kardau.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia