Soraluze (Gipuzkoa)

Ferian idiak erosi eta baserrira oinez

Ferian idiak erosi eta baserrira oinez <p>Idiak izateko zaletasuna nondik datorkion. Basoan txondorrak egiten zituzten eta idiak behar izaten ziren ikatza garraiatzeko. Feriara idi bila. Tratulariarekin harremana.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-024-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Idiak izateko zaletasuna nondik datorkion. Basoan txondorrak egiten zituzten eta idiak behar izaten ziren ikatza garraiatzeko. Feriara idi bila. Tratulariarekin harremana.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zeuk nundik zekazun afiziñua idixetarako?
- Nik, aurretikan Kiruetan beti behixak egoten zittuan. Ta [...] onak be bai behixak, behi gorri bi. Gero beste anaiak soldau ta zerian, ta neu egon nitzuan etxian, basarrixan, Kiruetan. Behixak geunkazen, ta behixa uztarrixan erabiltzen nebana, bata, pixkat kantsau edo zertu be ein zuan, ta gero txixan odola agertu jakuan behixorri. Ta iketzak geunkazen eindda Munetako haitzetatik beheratxuao. Han txabola zahar bat. Badakik zerak nun daukan txabolia?
- Izarrekuak?
- Izarrekuak? Haura baiño beheratxuao beste txabola bat. Han onduan Kiruetakuak baso sailla [geukan]. [Oin] piñu-zurixa [daok] han, baiña lehen basua zuan ha.
- Ta ze baso?
- Haritz ta paguak eta... Ta haren adarrekin-ta [...] ta hiru txendor-edo egozen han eindda. Ta idixok [ez zeren], ta gero, gaiñera, udazkena be bajetuan ta zerian ta... Aitta zanak-eta behixa, behi bat edo, bestela, uztarrirako modoko behi bat edo, bestela, idi bat edo... Aitta zana ondoezik jebixan, ta han txendorrak najeukazen eindda, ordurako egosten ipinitta. Han laga lau txendor egosten --goixian beittu bat ein najotsen--. Ta etxera etorri nitzan, etorri Kiruetara handiken, ta arrautza prijidu bi jan, ta aintxitxika trena hartzera, ordu bateko trena hartzera, hona estaziñora. Justu-justuan trena hartu najuan hor ta Mondragora. Juan nitzuan Mondragora. Behixa ekartzia ta "idixa bakarra ekarri" ta halakuak, ez dakik? Aurretikan, etxian, ba, eurak "idi bakarra ekarri" ta zerian, baiña ez najeukan idi bat bakarrik ekartzeko gogo haundirikan be. Ta Altuna-edo, tratantia, Bergaran, han, plazan, ta orduan [hara aillegau giñanian] han jiharduen idixok-eta uztarrixan edo makilletan-ta lotzen jittuen idixek paria eitteko. Hau halako pare, ta beste paria ta ezker-eskumak-eta [alkarrekin ipintzen]. Hara juandakuen preparatzen jardutzen juen. Bajiharduen orduan be han preparatzen ta zerien. Ta idi bi, bata [gaztaiña-gorri] zera eitten ebana ta bestia beltz-beltza, halako adar zorrotz batzuk zittuana. Harek han goiko muga zaharrien-edo jebixazen artien, behera pasatzeke jeukezen. Hareri begira egon nitzuan pixkaten, neu pentsatzen: "Mekauen, horretxek dittuk bixek polittek!". [...] neure artien, baiña... [Bera] pixkat hurreratzen [...] ta bestekaldera alde ein najuan bi aldiz be bai. Atzera hona beherao etorten nitzuan ta atzera [buelta ein...] ta hirugarrenian-edo berriz behixori begira banaok eta berriz be ekin nitzuan ta "Zu gazte!" Atzetik diar ein ostan. "Hona!". Geratu nitzuan etorri artien. "Zuri horrek idi horrek gustatzen jatzuz asko?" esan jostan. Ba, [gustau...]. "Idixak bihar dittuzu?" esan ostan, ta "Idixak edo... Idi bat edo". "Idi bat ez eixu, ba, eruan. Idi bat eruten badozu, etxian daukazun behi danak alperrik galduko dittuzu, idixak berana [eitten dau-ta] behixekin. Ta ez eixu eruan. Honetxek gustatzen jatzuz asko? Ba [hartizuz] horretxek idixok ta eruan etxera. Jaten ondo emon idixeri, berduria-ta ondo emon, ta uztarrixan be erabili. Ta idirikan ez jo, kurioso erabili idixak". Holako esplikaziñuak emon ostazen harek. "Ta datorren perixakuan--artian hillebete hurrengo perixara Elgoibarrera, Egoibarkua, ta-- idixak gustatzen bajatzuz, idixak laga etxian ta zeu etorri. Ta idixak gustatzen ez bajatzuez, idixak hamaiketarako ekarri Elgoibarrera. Baiña jaten ondo emonda ekarri idixak".
- Eta gustau jatzuzen?
- Ordurako [be ya] gustatzen jatazen ta. Han hartu najittuan idixok eta banatok ixa Bergarara allegauan idixokin. Idixok [baztarrian aurrian bialduta najekazen] ta [...] Bergarara allegauan. Ta "dedios!", batak... Neu be itxuria aurrekaldera pasau nitzuan; idixa hola pixkat atzera geratu jatan itxuria. "Da!" buelta ein jostak ta buelta ein najuan ta hor doiak idixori atzera gora, Mondrau aldera. Mekauen dio! Beste idixa behien. Idixa behian geratu zana... Pixkat albuan arto-sorua jeuan han kamiñotikan bertan onduan arto-sorua. Juan nitzuan, bestian onduan ekin nitzuan ta dios! Ixa Bergarako kaliak atzera gora pasauta... Han esaten najutsen batzueri: "Eutsi horri! Eutsi horri!", baiña idixa bera be pixkat hola zezen modoko tipokua zuan, beltz bat. "Eutsi horri!" ta behixori... Neska gazte bat, ixa Altos Hornosera aillegatzen [doiela], goittik behera bizikletan. "Eutsi horri!" ekin nitzuan hari be, neskiorri, "Eutsi horri! Eutsi! Ez [dotsu] horrek ezer eingo ta, eutsi!". Jaitsi bizikletatikan ta... "Hartu bizikletiori aurrekaldian ta eutsi, ez dotsu ezer eingo ta!". Neskia jo-ta holaxen bizikletiakin ikaraz. Juan nitzuan ta hartu najuan idixori adarretikan, ta pezetia-edo emon najutsan neska gaztiorri. Euki be ez najuan asko gehixao eingo ta. Pozik juan zuan neskatxuori, laztana be emon jostan ta, bere bizikletiorrekin. Atzera abantau goittik behera ta neu pentsatzen: "Oin beste idixa nun egongo ete dok?". Atzera behera aillegau nitzanian, hona Zapateriko ondora aillegau nitzanian, beste idixa arto-soruan. Ordurako illunduta. Artuok... Neuk be hartu najuan, kolkora hartu najittuan artaburu batzuek, sartu najittuan. Han alkarri bixak sokiakin katiau [najotsezen] buruetatikan, ta [... emon] ta... Hona artian ondo, kalera artian ta pixkat gora ekin zian artian ondo [honuzkuan] idixok. Baiña hemen aldapa zaharrien gora-ta ekin zianien, "ño!", ordurako pixkat kantsauta egongo zittuan ta. Baiña aillegau nitzuan gabian hamabi ta erdiak ingururako etxera, illundu ta gero. [Nere] ate-zaratia entzun [zebenian] segiduan jaiki zittuan ta zerian. Ta "Baiña, idixa bakarra [ekartzeko esanda] ta idi pariakin etorri haiz!" ta "Bai, idi pariakin etorri naiz. Paria ekarteko esan dosta, ta paria ekarri dot", ta zerian. Ta gure ama zana ta aitta zanori... "Laga eixozu, laga eixozu, badabil lehen be nahikua lan ta. Badabil nahikua lan", ta zerian. Idixori zeoze jaten emon, neuk be jan najuan beste arrautza gordin bi edo hartu najittuan ogi zati batekin ta atzera txendorraana juari hara mendira!
- Txendorreri begiratzera?
- Beitzera badaezpada be. Ondo jeuazen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia