Baserriko sukaldea: beheko sua; labea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-047-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Altzeta baserriko sukaldea nolakoa zen. Beheko sua; ekonomika. Ogia egiteko labea.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Antzuola
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko irailaren 29a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: ANT-047/007
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Aparatuak, objektuak , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
-Sukaldia-eta zela zan? Akordatzen jatzu Altzeta basarriko sukaldia?
-Bai.
-Beheko sua, ze zekan?
-Bai, beheko sua egoten zan. Alde baten holaxe beheko sua eta bestian ekonomikia.
-Zure umetan ekonomikia ezautu zenduan?
-Gerotxuau igual ipiñiko zan. [Umetati-edo...] Hola egoten zan behintzet.
-Eta sukaldian ze gehixao egoten zan, beheko sua, laratza...
-Bai. Eta labia. Ogixa eitteko labia hantxe egoten zan sukaldian. Handitxik. Labesua eitten zan. Ogixa eitten zan.
-Zeuek eitten zenduen etxian?
-Bai.
-Eta hori ze izaten zan, astian behin?
-Astian behin, astian behin labeko sua izeten zan.
-Eta zeiñek eitten zeban hori?
-Amak. Bai, aizkomente.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!