Donostia (Gipuzkoa)

Egurrezko dolarea

Egurrezko dolarea <p>Erreplikak ikusten. Dolareari buruzko azalpen gehiago. Izan diren aldaketak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-080-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erreplikak ikusten. Dolareari buruzko azalpen gehiago. Izan diren aldaketak.

Transkripzioa

-Eta esan dezu hau, goikoa, ehotzeko…
-Goikoa, eskubiko hoi da…
-Eskuz? Hasieran eskuz…
-Eskuz, klaro. Eskuz.
-…emango zitzaion, ez, maratillari?
-Eman horri, bolanti horri bueltaka ematen zitzaiyon eskuz, sagarra egotzen zan. Eta geo etortze(n) zan tolarea, eta tolaria´re ikuste(n) (de)zu, palankaz eiten zan estutu. E… esku indarra. Hor ez dao /etzao/, giza indarrak iten zun. Hoi da. Geo, oaindaiño ibili da hoi bea ba motorrez o indar [...] ibiltze(n) (d)ana, estutze(n) dala, baiño txistima hoi bea izan da oaindaiño; oain aldatu da. Oain beste tolare mota batzuk daude.
-Eta gero sagar ura horra irteten zan?
-Hoixe, ontziya hor dao, azpiko aldian.
-Azpiko ontzia...
-Hoixe. Horreaxe etortze(n) zan edariya. Muztiyua horra eroitze(n) zan. Eta hortikan geo partitze(n) zan, esan deuna, baldeka hasiyeran, geo baita ere atea zian bonbak eskuz eragitten ziyotenak, eta geo beti argindarrez geo etorri zan. Hain benboa gutxin halako aldaketaik ezautu deu eta hoik, hoik behintzat ezautu (d)ittut.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia