Bergara (Gipuzkoa)

Elosun jaiotakoak

Elosun jaiotakoak <p>Egileor baserrian jaiotakoa 1931-01-06an. Bitori, 1932-03-06an, auzo bereko Narbaiza baserrian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-200-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Egileor baserrian jaiotakoa 1931-01-06an. Bitori, 1932-03-06an, auzo bereko Narbaiza baserrian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- J: Ta erregen egunien.
- Erregen egunian, e?
- J: Bai, bai., erregen egunekua.
- Oseake, egun espeziala, ez?
- J: Bai, bai, bai, bai, egun… Hori esaten zeben lehen, esaten ze… erregiek ekarri nindduela esaten zeben zerak eta…
- Bai, e?
- J: Bai, gurasuak hala esaten zeben behintzet, harek ekarrittakua nitzala ni. Baiño gero, gero hasi nitzen konturatzen pixkat, baiña ez segittuen, e! Ene! Trankil bizi giñen ta… Tontuek ez giñen baiña ezjakiñek bai, ta gero konturatu nitzen beste zerbait ete zeuan hor. Baiña behin burura etorri jatan hori… asunto hori etorri jatanian handi aurrera nahiko buru-kantsaziño euki nuen, e! Harik eta erabaki artien zela izen zeikien hori. Baiña bai, behintzat erabaki nuen noizpaitten, baiña ez nintzen atrebitzen ez gurasoei ta ez anai-arrebei esaten . “Hori ez dok, ba, hola izengo”, baiña… Behintzat, azkenean, neuk erabaki nuen bazala erregieandik fuerakua zeozer bazeola erregieandik kanporakua, bai. Bazan, bai.
- Eta zu, Bitori, noiz eta nun jaixotakua zara?
- B: Ni be Elusun. Elusun, martxuan seixen, hogeta hamabixen.
- Oseake, urtebeteko aldia dakazue…
- B: Urtebete gaztiao.
- Eta basarrixak be gertuan dare zeuenak?
- B: Bai, ni Narbaiza basarrixen.
- J: Bai, bai, basarrixek gertuan dare. Alkarren gertuen, bastante gertuen alkartu giñen.
- Orduan, ume-umetatik ezautuko ziñazien…
- B: Onbre! Hoixe!
- J: Bai, bai, bai… Eskolan alkarrekin ibili giñen ta nik uste dot handitxik hasi giñela gu alkarrekin ta gaur arte.
- A, bai, e? Eta bizimodua, umetako bizimodua zelakua zan orduan? Eskolara ta juaten ziñazien beti ala…?
- B: Ke, ba!
- Basarrixan lanik ez zeuanian ala noiz izaten zan hori?
- J: Nik sei bat hillebete ein nittuan eskolan. Eskolan formal antzien ein nittunak sei bat hillebete. Aurretik ez giñuan guk eskolaik ikesi. Dotriñiakin nahikua lan euki giñuan ta… kitto! Haura… handik aurrera eskolarik […].

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia