Ondarroa (Bizkaia)

Goizean goizetik, mezara eta egin beharretara

Goizean goizetik, mezara eta egin beharretara <p>Goizean goizetik joaten ziren mezara, eguna ondo aprobetxatzeko. Baraurik joaten ziren mezara. Domeketan ere beharra egin behar izaten zuten. Sei litro esne erosten zituen egunero plazan. Barazki asko zeudenean, askotan joaten ziren. Plaza berduran atzealdean egoten ziren arraina saltzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-014-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Goizean goizetik joaten ziren mezara, eguna ondo aprobetxatzeko. Baraurik joaten ziren mezara. Domeketan ere beharra egin behar izaten zuten. Sei litro esne erosten zituen egunero plazan. Barazki asko zeudenean, askotan joaten ziren. Plaza berduran atzealdean egoten ziren arraina saltzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta nahi dot esan mezata goixin lelengoko ordun gaiñea, lelengoko ordun.
- Seiretan?
- Seiretan eta domeketan be, seiretan egoten zan, baiñe zazpirak edo juten giñan. Gurin amak lelengotik… beti esaten eban gure amak "goixeko ordubete geixa da geroko hiru-lau ordu baiño". Goxeko orduai kentzi, ta egixe da hori e? egixe da.
- Eta zeba joaten ziñen hain goiz edo?
- Zemat ala zela?
- Zer dala ta? zeattik hain….
- Ba gurin amak orduai jugu atara bihar otsalako /atabitzan/ halako egunai, esan dotsut /esatsut/, goixeko ordubete lotan eon edo altzata eon...
- Baraurik ezta?
- E? Barau, jan baik. Gero armoza.
- Hirugarren batek: Zer eittea altzaten zinen?
- Mezata
- Laugarren batek: Zegaittik hain goiza meziattik?
- Bai, lehenengotik mezi entzun, gero plazaku ta gero biharrak eittea.
- Domeka aprobetxetan
- Ta domeki be biharrea gero, baiñe…. neure ohitturi…. famau nitxan neu mezata, on dana na lagata, baiñe gaztetaz mezata egunero be bai, Antiure be bai ta gero plazaku be neure respontsabilidadi zan. Ta klaro sei litro esne egunero, ta gero plaza… bakixu 12 lagun edo geguazen ta…
- Sei litro esne erosi?
- Egunero plazan. Bezeru, bezeru etorten zan eta bezeruai hartu. Da gero, ba amak esaten ostana/esatestana/, edo besti, edo porruk, edo gauzak edo hartu eta bera be famau zan juten, ta holaik sasoi, berdura sasoin ta /sasoin dde/, hiru buelta da eitten eban /etxeban/ plaza. Honezkeo egongo di desiaten eoteko. Ta hirugarren, beatzi tterdixetan, hamarretan juten zan biharrik ez eukanin, eta ordun eitten otsan /etxetsan/: ala erun! harek be diru bihar eben /biben/ ta… aprobetxaten ta… holakoxe gauzak.
- Da zuek txalupatakoak izenda, ez zenduen eitten trukie arraiñe berdurakaittik edo arraiñe esniekattik edo?
- Ez,ez,ez,ez,ez. Ez da ni juten nitxan plaza anaxe bat gazti, ba nik zemat? hamabost-hamasei urte, hamalau edo, bai hamabost-hamase urteaz gaztiaua ibiltten zan ixikoneko txalopa baten, txikixin, egunero ibiltten zin bolintxin. Ta egunero ekarten eben /ekarteben/ bobak, txitxarru, berdelak…da etxea ekarten eban /ekarteban/. Ordun ni, hartu tabli ta harek arraiñak ta juten nitxan plaza. Plaza, plaza berduran, baserrittarrak dazen, atze partin eoten zin holanik saltzen. Eta etorten zan auazile beti kobratea, saldu baiño lehen. Lelengotik kobra behintzat harek, bai lelengotik kobratea, ta arrantxe hantxe pezeta bi edo hiru hartzen bazendun, ba amai entrega pozik. Ni akordaten na, fabrikatik be, kantsa eitten nitxan /etxenitxan/ orduntxe be asko, klaro gorputze be txikixe ta hori, baiñe ilusiñoi bat amai eruteko diru etxea! ilusiñoi! ta niaz batea ba gure anaxak eta be fabrikan, umetatik fabrikan. Gaurko modun ez da, gaur eskolan egixe esan estudixako dabe umik asko.
- Bai, baiña biximoduko gauzak ez.
- Ez diferente da. Gaur gexei be bai igual, e! Guk gitxiei geunkan, baiñe gaurkuk gexei.

Egilea(k): Leire Larrañaga (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia