Ondarroa (Bizkaia)

Umetatik beharrean

Umetatik beharrean <p>Izeko bat jostuna zuten eta berak josten zizkien arropak. Eskolatik etxerako bidean dendatik pasatzen zen ogia hartzera. Eskolan ibili arren umetatik izan zituen etxean betebeharrak: garbiketak, josketak...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-014-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Izeko bat jostuna zuten eta berak josten zizkien arropak. Eskolatik etxerako bidean dendatik pasatzen zen ogia hartzera. Eskolan ibili arren umetatik izan zituen etxean betebeharrak: garbiketak, josketak...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, ongo gauzaik ez eguan ordun, ordun aldin pobrezi eguan.
- Ta ze erropa edo ibiltzen zenduen?
- Erropi? ba ba ba ontxe mouku...
- Alaba: Goni ezta?
- Goni edo tia, tia, ba atxan arreba bat zan jostune ta harek josten oskun /josteskun/ erropak eta gauzi. Baiñe bera be bakixu, ondo pentsata, bai. Bai, gero seun ze respontsabilidadi zan eskolatik urtendakun e honutzin denda baten obixak, raziñoin ixaten zin gauza danak. Raziñoin etorten zan, ez daitx /eztatx/, astin behin, hamabostetik behin edo jateko, baiñe obixe egunero neuk erun bihar neban /erunbineban/. Ta kozkorra jati niri ontxe be bai gustaten gata, ta kozkorrak zoratu eitten gako gurin amai "pentsako dabe /rabe/ gosik hiltzen ..." ia ta gozik hiltzen eongo ez giñan ba, pentsako dabe /rabe/ jentik gosik hiltten zazela, ta hori zelan jan leike..." ta hako neu lotsatute. Bixaramunin be hori zeure respontsabilidadi zan ta baitte /batxe/ esaten dotsut /esatetsut/ hamabi urteaz urten neban, baiñe aurretik eskolan nebillela, neure kargun zan etxi: balkoi, eskillarak, kaltzetiñak be harizkuk ixaten zin lehena, on nylonak di baiñe boli egurrezku ipini ta errepasuk eta horrek zin… josten eskolan ikasi neban borda, ba hola, on be umin bordauk eta neuk eskolan ikasittakuk. Ta errepasu be bai. Ta ordun horrek zin neure… aizta zaharrak zin ba etxin jostune zan ha, bueno josten ikasten, ta ha ez zan sari konpontzea juten. Etxin eoten zanetik, honek ontzixak eta jatekuk ta horrek. Baiñe beste gauzak eskillarak... neurik zin e! ta hamabi urteako urtenda neguan, ta aurretik hamar urteaz ta. Biharrin, esan dotsut /esantsut/, biharra ikasi douela eitten ta holantxeik dalakun, ta ontxe be holantxeik dalakun eta ontxe be "sigue y suma" eitten dou.

Egilea(k): Leire Larrañaga (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia