Ondarroa (Bizkaia)

Gabonetako ilusioa

Gabonetako ilusioa <p>Lehen edozetarako ilusioa izaten zuten. Gabon egunak egun handitzat izaten zituzten. Jatordu bereziak izaten zituzten. Bildotsa bizirik erosten zuten eta beraiek hil. Oilaskoa jatea ez zen gauza arrunta, askotan ezkontzetako jakia zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-014-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen edozetarako ilusioa izaten zuten. Gabon egunak egun handitzat izaten zituzten. Jatordu bereziak izaten zituzten. Bildotsa bizirik erosten zuten eta beraiek hil. Oilaskoa jatea ez zen gauza arrunta, askotan ezkontzetako jakia zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baie gero, lehen edozegaz konformetan ziñien.
- Ah hori bai, hori bai, hori bai…
- Alaba: ilusiño eitteko…
- Bai, bueno Gabonak-eta aillateko...Jesus! On Gabonak dira ta bai…hauxe bez, hauxe be ez dou eukitten ta ordun…ilusiñoi Gabonak! bueno…
- Zelakoak zien ba Gabonak lehen?
- Ederrak, ederrak. Kanta nahi beste, anaxa-arreba guztik kuadrilli batun. Ta gurin Jose anaxe zaharrak gaiñea paiñelu ipintten ebanin bixkat hori inddakun, ala! Kanta ta ba pozik, kartetan ein ta /eindde/ ta jateko be ilusiñoi on aldean. Turroi bi eongo zin: tableta bat gogorra ta bat bigune danontzako. Baiñe…
- Ta zer jaten zan lehen, Gabonetan?
- Ba normalin ba zer esan. Ba zopi, hori bai, hori ez daixela falta.
- Ta zopi, ze zopi?
- Salda garbiko zopi ein, saldi ona. Zopa nausixen, saldi. Ta gero ba, ba okeli, tajadi edo. Ta makallau ta…
- Ta bildotxa ta ez?
- Billotxa ta ez! Billotxa ta gero hasi giñan. Gero txalopak ein gendunin, amak antxoaran ekarten eban billotxa, plazan erosi bixik, bixik erosi. Ta ni juten nitxan mataleku, mateixa eta katillu ta eruten nittuzen. Gurin aizti zaharra zan besti, baiñe ha ez zan mandatuk ta eitten-ta, etxin beti. Ni nitxan holako alkauetexak. Ta akordaten na, zemat bidar, billotxa hiltten ta neu katillu hartzen odola tantaka. On ez, baiñe ordun! Pertsoni ein eitten da edozeta, hartu, billotxa hartu ta etxea, ta bixamonin ba. Hori ixaten zan antxoaran, antxoa asko atrapaten zanin ta txalopak. Baiñe aurretik billotxeta ez.
Oillu hasi zala be, Jesus! Gu ezkondu giñanin oillu bodan ixan zan. Angulak eta oillu. Hori bai! Baiñe oillu zan ordun bodetan-eta be. Gaur beste gauzak dizena oillu zan ordun. Eske ez euan on modun oilloik be ta. On granjak eta urten ebenin /urtebenin/ ba on txintxirrikan, baiñe lehen ez euazen holakoik, baserrixetako oillo bakarrak ta hoixe.

Egilea(k): Beñat Lasarte Akarregi (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia