Umetako jolasak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-013-043 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetako jolas batzuk aipatzen ditu.
- Auzoa: Euba
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: AMO-013/043
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Zetan olgetan zenduen umetan?
- E?
- Olgeu zetan?
-Ba orduentxe, ba, kartetarik be ez zan egoten, ta… ba holakoxe gauzetan. Ta pelotarik be ez zen orduen oingo moduen…
- Ez? Ez zenduen eitten? Ardi laniegaz edo narruegaz edo…?
- Ez… edo sokan, sokan edo holan ibiltten zien. Ta beste… kanastan-edo esaten jakon, beste txapa batzukaz. Hor poxpoluen kajie, poxpoluen kajak dibujuek eukitten zittuezan, ta harek gordeta eukitten giñuzen. Ta harek ipini harri baten ganien ta hareaz [txapiaz] jo ta kentzen. Ta holantxek. Bai.
- Neskakaz batera? Alkarregaz?
- Bai. Neskak be jantzan edo, zeraaz, sokan ajillek izeten zien. Ta bueno….
Egilea(k): Maria Gomez Estepa (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!