Beasain (Gipuzkoa)

"Harrapaketan", "poteketan" edo sokasaltoan jolasten ziren

"Harrapaketan", "poteketan" edo sokasaltoan jolasten ziren Umetako jolasak. "Harrapaketan", "poteketan", sokasaltoan... jolastu ohi zuten. Garizuma garaian jolas berezirik ez. Doktrinaren garrantzia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetako jolasak. "Harrapaketan", "poteketan", sokasaltoan... jolastu ohi zuten. Garizuma garaian jolas berezirik ez. Doktrinaren garrantzia.

Transkripzioa

- Ze jolas egiten zenituzten orduan?
- Buo! Guk neskak [jeneralien] egiten gendun este… sokakin., soka-salto ta holako gauzak eiten giñuzen.
- Aponak edo tortolosak edo…?
- Bai, holakok´e bai.
- Eta gero mutillekin batera…
- Mutillek asko eiten zuen pelotan ta hola.
- Harrapatzen edo…?
- Bai, harrapatzen´e bai.
- Baita…
- “Harrapaketan” esaten giñon.
- Harrapaketan. Eta beste jolasik gogoratzen duzu?
- Bai! Asko izango zien. Oain ez dauzkat nik danak gogon, baiño…
- Urte sasoi bakoitzean jolas bat…
- Poteketan´e esaten gendun, poteketan.
- Eta ze jolas zen hori?
- Hori zan: pote bat hartu ta toki baten ipiñi, eta bat pote harekin. Ta beste danak, ta beste gaiñantzeko danak, gorde, izkutau. Eta potea zeukan harek billatu in behar zon hua. Eta billatutakuan, azkar jun ta poteakin han jo in behar zun. Eta, bestela, bestiek harrapatzen bazittun aurretik, ba, berriz´e harek segi in ber. Hola.
- Eta garizuman ze jolas egiten zenituzten orduan?
- Garizuman´e guk aparteko jolasik ez gendun eiten. Elizaa ordun asko. Bueno, hoixe! Dotriña ta… bueno! Dotriñak-eta ikasi giñuzen guk ondo!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia